319 Zenbakia 2005-10-21 / 2005-10-28

Artisautza

Basajaun. Euskal Egur Taila: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

ARTISAUA

Donostian jaio zen, 1976ko irailaren 14an, baina handik gutxira Lezora bizitzera joan zen sendia, eta Pasaiara ondoren.

Lezoko eskolan egin zituen lehen ikasketak, eta Altzako Institutuan aritu zen gero. Azken honetan zebilen bitartean, egurra zizelkatzeko eskolak hartu zituen Xenpelar Kultur Elkartean, Ander Urkia zuela irakasle.

1995ean, bere zaletasunik handiena zena -eta dena-, egurra zizelkatzea, alegia, ogibide bihurtzea erabaki zuen. Aldi berean, eta diru apur bat lortzearren, artisautza azoka batzuetara joaten hasi zen, "hilabetean pare batera”.

2002an, tailer-denda zabaldu zuen Oiartzunen. Bertan, lanean aritzeaz gain, bere produktu eta lanabes, argizari zein zurak dauzka erakusgai. 2001ean, artisauen Gabiltza Elkartean sartu zen, eta bertako presidentea da gaur egun.

2002az geroztik, zizelkatzen ikasteko eskolak ematen ditu Oiartzunen, Emakumeen Taldea izeneko elkarteak antolaturiko ikastaroetan. IBAN PASCUAL MATELO

BASAJAUN. EUSKAL EGUR TAILA.

Karaez 6, behea

20180 OIARTZUN

trentxa@hotmail.com