319 Zenbakia 2005-10-21 / 2005-10-28

Artisautza

Basajaun. Euskal Egur Taila: Prozesuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

PROZESUAK

Biltegi batean erosten du egurra. Ordurako urte batzuk daramatzanez moztuta, ondo lehortuta egoten da. Sendiaren baserri batean, egurra oholetan mozteko makina txiki batzuk dauzka, gero lokalean landu ditzan. Horretarako, zintazko zerra bat, disko erako zerra edo trontzatzeko makina, lixatzaile bat, zulagailu bat eta gauza gutxi batzuk gehiago erabiltzen ditu.

Denda eta tailerra lokalean bertan dauzka. Argitasun handikoa da, eta oso atsegina, Erdi Aroko estiloan apaindua. Hantxe aritzen da zizelkatzen, banku batean, lanabesak panel batean eskura dituela.

Prozesu hau jarraitzen du:

1. Zizelkatu beharreko egur edo egurrak prestatzen ditu.

2. Egurraren gainean, egin beharrekoa marraztu eta diseinatzen du.

3. Lazguneak kentzeko, leunketa arin bat egiten du.

4. Zizelkatzen hasten da.

5. Azken patinari dagokionez, kolore pixka bat eman behar baldin bazaio, intxaur tinta erabiltzen du. Egurrari, lehortzen denean, berak egindako produktu bat ematen dio gainetik. Argizaria, Judeako betuna eta isilpean gordetzean duen beste elementu bat nahasten ditu horretarako, beroan, eta proportzio egokietan.

Azken pauso honen helburua, egurraren berezko edertasuna azpimarratzea da, eta ez pinturen bidez estaltzea. Kontzeptu horri garrantzi handia ematen dio gure artisauak. Lanabesak Arraspak Erregela Eskuaira Konpasak Birabarkiak Daratuluak Barausak Gubiak Trintxak Eskuilak Eskoploak Mailuak Zizelkatzeko mazak Zerrak Zerroteak Segetak Sarjentak Tornuzilak Eztena Makina txikiak Bandako igorkiak Igorki birakaria Mahaieko zulagailua Zulagailu eramangarria Zerra motorduna Esmerilagailua eta zorrozteko makina Kontsumigarriak Hainbat lodieratako lixak Zorroztarri olioztatua Bestelakoak.

Iruzkin modura esan MIFER markako gubia eta trintxak erabiltzen dituela beti Iban Pascualek, lanerako onenak iruditzen zaizkiolako. Eta bera arduratzen da zorrozteaz, tailerrean daukan Arkansaseko harri batekin. Egurrak

Hasiera batean, edozein egur zizelka dezake, baina haritzarena da gehien gustatzen zaiona. Honen zuraz egiten du bere produktuen %95a. Bere printzipioen kontra doalako, uko egiten dio egur exotikoak erabiltzeari.