
Artisautza
Manuel Llanderas. Marmolaria: Sarrera
GARMENDIA IARTZA, Koro
Zuetako batek sail honetara jotzen duenean, artisautzaren mundua interesatzen zaiolako, edota hemen aurkezten dizuegun lanbidea bera atsegin duelako egingo du. Horregatik, errepikakorrak eta topikoak izan gaitezkeen arren, fitxa hauen hasieran EUSKONEWSen aurreko aleetan ezagutu ditugun lanbide bereko beste artisauen berri emateko ohitura daukagu. Kasu honetan, Bernart Vidal eta Cesáreo Soule izango lirateke, zizelkatzaileak biak ala biak. Gaurkoan gure atalera ekarri dugun artisaua ere harria lantzen aritzen da, baina "artisau espezializatua" dela esan beharko genuke beharbada, bere lana hilobietako testuak ipintzea delako. Hortaz, akaso egokiagoa izango litzateke “harriaren gaineko kaligrafoa” dela esatea.
