
Artisautza
Manuel Llanderas. Marmolaria: Lanabesak
GARMENDIA IARTZA, Koro
Ez dira gehiegi gure artisauak erabiltzen dituen lanabesak. Guztiak ere txukun-txukun jarrita dauzka horma batean zintzilik: Guraizeak. Marrazak. Espatulak. Barautsak. Mailuak (zurezko lau, eta metalezko bat). Hainbat ebakitzaile. Hainbat ahotako aliketa. Zinta-zerra. Ile-zinta. Kalibrea. Erregela. Eskuaira. Giltza finkoak. Allen giltzak. Giltza ingelesak. Bihurkinak. Zizelak. Barautsak.
Material suntsigarriari dagokionez, berriz, hainbat torloju, pintura, lixa, kristal garbitzaile, zementu, eta abar erabiltzen ditu.
Marmolari distira emateko, argizari puska bat maria bainuan disolbatu, eta agoarras zein linazi olio pixka batekin nahasten du. Makinetan, berriz, konpresorea, lixatzaile elektrikoa eta grabatzeko makina pantografoa dauzka.
