307 Zenbakia 2005-07-01 / 2005-07-08

Euskobooks

Aipamena. Gaur egungo mundua

Egileak: Ramón Villares eta Ángel Bahamonde Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 493 ISBN: 84-7585-642-X Ezaugarriak: Azken berrehun urteetan, erabat aldatu zaigu munduaren ikuspeiga. Gaur egungo munduaren giltzarriak historiaren ikuspuntutik interpretatzea da liburu honen helburua. Hori lortze aldera, XIX. Mende « luzearen » eta XX. Mende « laburraren » ardatz nagusiak aztertzen ditu ; baina, harantzago ere badoa, eta hirugarren milurtekoak zabaldutako bideetatik ere abiatzen da. XVIII. Mendearen bukaeran, modernitatearen atarian, munduko distantziak handiak ziren, eta ezagutzen zen espazioa, aldiz, txikia. Gaur egun, erabat alderantzizkoa gertatzen da : baserriz osaturiko herrixkatik, mugarik gabeko herrixkara (« herrixka globala ») pastu gara. Teknologiaren izugarrizko garapena eta ekonomiaren globalizazioa dira gaur egungo gizartearen ezaugarriak; orain arte denborak eta distantziak ezartzen zituzten mugetariko asko gainditu dira, edo gainditzear daude. Izan ere, XX. Mendearen bukaeratik aurrera, zibilizazio berri batenanzko bidean goaz, eta, zalantzarik gabe XIX. Mendearen hasierako gizarte industrialak sortutakoaren oso ezberdina izango da zibilizazio hori. Azken berrehun urteetako aldaketa handiaren eragileak aztertzea izan da Ángel Bahamonde eta Ramón Villares liburuaren egileen asmoa.