Egilea: Miren Lourdes Oñederra Olaizola Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 195 ISBN: 84-8373-659-4 Ezaugarriak: Liburu honetan fonetikazko eta fonologiazko hitzak azaltzen dira, bata bestearen ondoren alfabetikoki jarrita. Fonetikaz eta fonologiaz, hizkuntzaren hotsaz, hizketaz, ahoskeraz aritzeko behar ditugun hitzak dira. Bakoitzaren ondoan zenbait lerro idatzi dira (gutxi edo asko, zail edo erraz: nola gerta) hitzaren formaz, hitzaren edukiaz edo bien arteko erlazioaz. Ikasle eta gainerako ikerlariak gogoan hartuta egin da liburua, kontzeptu oinarrizkoenak finkatu eta hortik aurrerako lanen akuilu izan dadin. Aintzat hartu da, halaber, euskararen errealitate soziologikoa eta horren ondorio linguistikoak: hizkuntza txikiagoek, garatuko badira, behar duten kontu eta arreta bereziak ipini dira euskararen alde, fonetika-fonologien eremuko gaiak lantzean. Alde horretatik euskararen ezagutza sakondu nahi duen orok aurkituko du zer irakurria.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.