305 Zenbakia 2005-06-17 / 2005-06-24

Euskobooks

Aipamena. Utzi haurrei jokatzen: Entrenamendu osoa eta komunikazio positiboa

Egileak: Gotzon Toral Madariaga, Angel Vicente Tapia, Irene García Ureta Argitaratzailea: Bizkaiko Foru Aldundia Orrialde kopurua: 126 Euskaraz eta 126 Gaztelaniaz ISBN: 84-7752-390-8 Ezaugarriak: Duten guztia ematen dute haurrek etorkizun lehiakorragorako prestatuak izan daitezen: ez dago denborarik galtzeko! Ahalik eta sasoirik hoberenean egoteko obsesio horrek kolpe batez zapuzten ditu jolasa eta ondo pasatzea. Eta emaitzak badaezpadakoak dira: probetxuzko pertsona helduak izateko prestatzen ari gara edo haien haurtzaroa suntsitzen ari gara? Liburu honen izenburutik abiatuta, liburua idatzi dutenek bere egiten dute Let the children play elkartearen kezka: jolas egiteko eta haurrak izateko eskubiderik oinarrizkoena ukatzen ari zaie.