Egileak: Mikel Haranburu Oiharbide, Eneko Sansinenea Méndez Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 462 ISBN: 84-8373-639-X Ezaugarriak: Lehen atalean, osasunaren psikologiaren kontzeptua argitu ondoren, portaera osasungarriak eta osasungarriak ez direnak bereizten dira. Bigarren atalean, osasunaren psikologiaren arloan ikerketarako erabiltzen diren metodoak, Psikologia Klinikoan eta Osasunaren Psikologian egiten den ebaluazioa eta Urrutiko Osasun Laguntza aztertzen dira. Hirugarren atalean, hau da, tratamendu psikologikoen atal orokorrean, Psikopatologia Psikosomatikoaren kontzeptua eta sindrome psikosomatiko nagusiak aztertzen dira. Era berean, tratamenduarekiko atxikimenduaren gaia jorratzen da eta, oro har, osasunaren alderdi psikologikoen gaia garatzen da. Laugarren atalean, gaixotasun espezifikoen definizioa, prebalentzia, etiopatologia eta tratamenduaren alderdi psikologikoa aztertzen dira. Bosgarren atalean, gaixotasun kronikoak, minaren tratamendua eta zainketa psikologiko aringarriak garatzen dira. Azkenik, seigarren atalean, estresa, nekea eta loaren nahasteak aztertzen dira.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.