301 Zenbakia 2005-05-20 / 2005-05-27

Euskobooks

Aipamena. Garraio-azpiegiturako politikak eta lurralde-eredua. Euskal Herriko kasurako aplikazioa

Egilea: Helena Franco Ibarzabal Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 550 ISBN: 84-8373-602-0 Ezaugarriak: Azpiegiturek, oro har, protagonismo ikaragarria hartu dute azken hogei urteetan mendebaldeko herrialde industrializatuetan. Gobernu desberdinek beren lurraldearen garapenerako aurkezten dituzten politiken barne, azpiegiturak lehen mailako tresna bilakatu direla esatea ez da inolako gehiegikeria; garapena sustatzeko bidean beharrezko diren baldintzen eta gisakoen inguruan duten diskurtso zabalagoaz harago, proposatzen dituzten eskuhartze-neurri eta ekimen zehatzei begiratu besterik ez dago horretaz jabetzeko. Hori izan da, hain zuzen ere, ikerketa hau gauzatzera autorea eraman duena.