Egilea: Anjel Mari Errasti Amozarrain Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 468 ISBN: 84-8373-542-3 Ezaugarriak: Hirurogeita hamargarren hamarkadatik aurrera, testuinguru sozioekonomiko berria ezartzen joan da hainbat gertakizun ekonomiko, teknologiko, kultural eta politikok bultzaturik. Munduaren berrantolaketa honek eszenategi sozioekonomiko berriaren egiturazko izaera aurreko hamarkadetakoaren desberdina izatea ekarri du. Egun, ezaugarri nagusi gisa ekonomiaren globalizazioa nabarmendu daiteke. Tesi honen helburua da, ekonomia globalizatuan kooperatiba enpresaren garapenak sortzen duen problematika berriaren testuinguruan, kooperatiben nazioarteko hedapenerako, kooperatiben ohiko printzipioetatik hurbilago dauden politika sozioekonomikoen gaineko gakoak lantzea eredu normatibo bat aurkeztuz. Kontuan hartuz, kooperatibak enpresa eredu alternatiboa osatzen duela, kapital enpresatik eta enpresa publikotik desberdintzen dena, kooperatibaren nazioarteko hedapenak bere ezaugarri propioak islatu beharko lituzkeela pentsatzen dugu. Hain zuzen ere, politika sozioekonomikoaren alorrean, kanpo hedapenean hartutako erabakiek, ahal den neurrian, lankidetzaren balore historikoekin bat datorren nazioarteko kooperatiba enpresa eredu bat lortzen lagundu beharko lukete.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.