Egileak: Faustino Azazeta Zubiaurre, Luis Mª Iturbide Lukin Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 477 ISBN: 84-8373-706-X Ezaugarriak: Liburu honek unibertsitatearen eskaera bati erantzuten dio, alegia, apunte-formatutik liburu-formatura pasatzeko eskaerari. Unibertsitaterako testu-liburu izan nahi du, Psikoanalisiarekin zerikusia duten hainbat unibertsitate-irakasgai ikasten ari diren ikasleentzat baliagarri izateko asmoak zuzentzen baitu. Baina ez da hori bakarrik, bada besterik. Dinamikoa izan nahi du, ikasleen iruzkinek eraginda, ikasturtetik ikasturtera hobetua izateko asmoarekin jaiotzen baita. Adierazgarria izan nahi du, psikologo izan nahi duten ikasle euskaldunei zuzentzen baitzaie. Ekonomikoa izan nahi du, diru kostuei eta kostu horiek dakarten energia-kontsumoa egoki bideratzeari begira egina baitago. Horretarako guztirako, batetik ikuspegi diakroniko-historikoa, eta bestetik ikuspegi sinkroniko-sistematikoa erabiliz, liburua bost zatitan banatua azaltzen da. Banantze horren asmo nagusia Psikoanalisiari buruzko ikuspegi orokor batez jabetzea da.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.