30 Zenbakia 1999-04-23 / 1999-04-30

Kultur Iritziak

Juan Luis Llorens: "EAEn sei lanpostutatik bat sektore publikoari dagokio"

AGIRRE, María

Kultur Iritzia Juan Luis Llorens: "EAEn sei lanpostutatik bat sektore publikoari dagokio" * María Agirre Juan Luis Llorens ekonomilariak, euskal sektore publikoaren gainean hitz egin zuen Gasteizen abian den Jakitez ikastaroan. Llorensek azpimarratu zuenez, euskal administrazio publikoa handituz joan da azken urteetan, agente ekonomiko garrantzitsu bihurtzeraino. Ondorioz, orain dela 20 urte zegoen administrazioa eta egun ezagutzen duguna oso desberdinak dira. Zehazki, Euskal Autonomi Erkidegoko administrazioa, 1981ean, Eusko Jaurlaritza eratu zen urteaz geroztik hasi zen indarra hartzen, eta une honetan, garapen hori etenda dagoela esan zuen Llorensek. Era berean, diputazioetako eta udaletxeetako administrazioak ere sendotuz joan dira. Kopuruei begiratuz gero, EAEn sei lanpostutatik bat sektore publikoari dagokiola jakinarazi zuen. Gorakada horren ondorioz jakina, euskal administrazioaren gastuak ere handitu egin dira. Sektore publikoaren funtzioei buruz ere aritu zen ekonomilaria, eta lau zeregin dituela nabarmendu zuen. Lehena, guztion intereserako ondasunak antolatzea izango litzateke, adibidez, hezkuntza edo osasun arloa. Jakina, horiek biak era pribatuan egin daitezke, baina interes orokorrekoak izanik, administrazio publikoak horren ardura hartzen du beregain. Bigarren funtzioa, berriz, banaketarena da. Hau da, beharren arabera dirua banatu, esaterako, pentsiodunei. Hirugarrena, lanpostuen eta prezioen egonkortasunean parte hartzea. Izan ere, inflazioa eta langabezia administrazioari ardura dien gaiak dira eta horren aurrean neurriak hartzen ditu. Azkena, berriz, garapen ekonomikoa ahalbidetzea da. Llorensek azaldutakoaren arabera, administrazio publikoak dirua zertan gastatuko duen erabakitzen duenean, kontuan izan behar da gastu horiek ekonomiaren garapena eta hazkundea eragin ditzaketela. Horregatik, gastu hitzak konnotazio negatiboa duen arren, horren bidez zer lortu nahi den jakitea ezinbestekoa dela iritzi zion. Bestalde, gastuak handitzea normala erebadela gaineratu zuen, izan ere, inbertsioak handitzen badira, hau da, ospitaleak eraikitzen badira adibidez, horrek derrigorrez ekarriko du gastuak handitzea. Bukatzeko, gastu publikoaren gorakada ekarri duten eragile nagusienak aipatu zituen. Era horretan, 1985ean hezkuntzari dagozkion konpetentziak eskuratu zituen EAEk, eta jakina, Eusko Jaurlaritzak sail horretarako diru kopurua gehitu zuen. Geroago, berdina gertatu zen justizia eta osasun arloetako konpetentziak eskuratzean. 1996 98 urteetan, ostera, urritasuna gailendu da zor publikoa urritzeko asmoz, eta gaur egun, defizita hutsa da. Juan Luis Llorens: "Uno de cada seis puestos de trabajo de la CAV corresponde al sector público" *Traducción al español del original en euskera María Agirre En el curso Jakitez que está teniendo lugar en Vitoria Gasteiz, el economista Juan Luis Llorens impartió clase sobre el sector público vasco. Llorens subrayó el hecho de que en los últimos años la administración pública vasca ha ido engrosándose, hasta el punto de llegar a convertirse en un importante agente económico, como consecuencia de lo cual la administración de hace 20 años y la actual son completamente diferentes. En palabras del economista, la administración de la Comunidad Autónoma Vasca comenzó a reforzarse concretamente en 1981, año de la formación del Gobierno Vasco, y su desarrollo se encuentra en la actualidad estancado. Al mismo tiempo, también las administraciones de las Diputaciones y Ayuntamientos se han ido robusteciendo. Hizo saber que uno de cada seis empleos de la CAV corresponde al sector público. Evidentemente, con tal aumento, también los gastos han incrementado. Llorens se refirió asimismo a las funciones del sector público, explicando que son fundamentalmente cuatro. La primera es la de producir bienes que son de interés general, como por ejemplo, los ámbitos de la educación o la sanidad. Cabe la modalidad privada, pero al tratarse de un de interés general, la administración pública ha de hacerse cargode dicha función. La segunda concierne a la distribución; es decir, repartir el dinero según las necesidades, como por ejemplo a los pensionistas. La tercera función se basa en tomar parte en la estabilidad de los empleos y de los precios, dado que la inflación y el paro son temas que conciernen a la administración, y ante ellas ha de tomar medidas. La cuarta y última corresponde a fomentar el desarrollo económico. Según expuso Llorens, cuando la administración pública decide en qué va a gastar el dinero, ha de tenerse en cuenta que tales gastos pueden dar lugar al desarrollo de la economía y su crecimiento. Por eso, y a pesar de que el término gasto tenga una connotación negativa, juzgaba necesario tener conocimiento de lo que se pretende conseguir con él. Por otro lado, manifestó que es igualmente normal aumentar los gastos, puesto que en el caso de que se potencien las inversiones, es decir, si por ejemplo se construyen hospitales, ello necesariamente trae consigo un aumento de los gastos. Para finalizar, enumeró las principales causas que han provocado el incremento del gasto público. En este sentido, en 1985 la CAV adquirió las competencias en materia de educación, y, lógicamente, el Gobierno Vasco incrementó la cuantía para dicha consejería. Más tarde ocurriría lo mismo al hacerse cargo de las competencias de los ámbitos de la justicia y la sanidad. Durante los años 1996 98, no obstante, y respondiendo a la voluntad de reducir la deuda pública, ha imperado una política de austeridad y el déficit es hoy en día nulo. argazkia / fotografía: Maria Agirre