283 Zenbakia 2005-01-05 / 2005-01-14

Euskobooks

Aipamena. Testu Bidezko Syllabus-Diseinua

Egilea: Susan Feez Argitaratzailea: HABE - Eusko Jaurlaritzako erakunde Autonomiaduna Orrialde kopurua: 193 ISSN: 84-95827-83-2 Ezaugarriak: Testu bidezko syllabus-diseinua da ingeles-irakasleek testu osoak irakatsi beharrari Australian eman zaion erantzuna. Hizkuntzalaritza aplikatuaren eta hizkuntzari lotutako hezkuntzaren arlo askotan gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio testu osoari eta diskurtso hedatuari, eta horren erantzun praktikoa da testu bidezko syllabus-diseinua. Beste hizkuntza batzuetako hiztunei zuzendutako ingelesaren irakaskuntzan (TESOL) garatu da joera hau. Eta hizkuntzalariek eta hezkuntza hezitzaileek Australiako lehen, bigarren, hirugarren eta helduen hezkuntzako hainbat sektoretan egindako lanean izan du bilakabidea bi hamarkada luzean barrena.