
Gaiak
Sagardotarako sagar barietateen hautaketa
Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentua GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Sagardogintzan erabili behar diren sagar barietateak zehazteko, kontsumitzaileek zer sagardo mota eskatzen duten jakin behar da, eta horretan sakondu. Urriko lehen hamabostaldian heltzen diren barietateak TXALAKA INDARRA: Garapen handiko zuhaitza LORAKETA: Bitartekoa EKOIZPENA: Handia. Urtero ekoizten da KALIBREA: 65/80 mm. (151 gramo) ZAPOREA: Garratza/Mingotsa MOKO INDARRA: Garapen handiko zuhaitza LORAKETA: Goiztiar/bitartekoa EKOIZPENA: Ertaina. Urtero ekoizten da KALIBREA: 55/70 mm. (78 gramo) ZAPOREA: Garratza
Gaurko egunean sagardogintzan erabiltzen diren teknikei esker –hozte sistema, altzairu herdoilgaitz, prentsa berri, eta abar–, eta sagardoaz gehiago dakigunari esker, gaur egun lehen baino sagardo orekatuagoak lortzen dira, azidotasun finko, polifenol eta abarri dagokienez.
Dena dela, sagardoaren kalitaterako, sagarra da aldagai nagusia, zalantzarik gabe. Urriko bigarren hamabostaldian heltzen diren barietateak GEZA MIÑA INDARRA: Ertaina LORAKETA: Ertaina EKOIZPENA: Handia. Urtero ekoizten da KALIBREA: 70/85 mm. (161 gramo) ZAPOREA: Mingotsa GOIKOETXEA INDARRA: Garapen handiko zuhaitza LORAKETA: Bitartekoa EKOIZPENA: Handia. Bi urtean behin KALIBREA: 70/85 mm. (137 gramo) ZAPOREA: Garratza/Mingotsa URTEBI HAUNDIA INDARRA: Garapen handiko zuhaitza LORAKETA: Goiztiarra/ Bitartekoa EKOIZPENA: Handia. Urtero ekoizten da KALIBREA: 75/90 mm. (208 gramo) ZAPOREA: Garratza MOZOLOA INDARRA: Ertaina LORAKETA: Bitartekoa EKOIZPENA: Bi urtean behin. Azkar ekoizten da KALIBREA: 75/90 mm ZAPOREA: Mingotsa UGARTE INDARRA: Ertaina LORAKETA: Ertaina/Berantiarra EKOIZPENA: Ertaina/Bi urtean behin KALIBREA: 70/85 mm (103 gramo) ZAPOREA: Mingotsa
Ekoiztu beharreko barietateak hautatzeko garaian, tartean diren bi sektoreen interesak hartzen dira kontuan: ekoizlearenak eta sagardogilearenak. Horretarako, lehenbizi hautaketa agronomikoa aztertu behar da, eta hurrena hautaketa enologikoa. Hautaketa agronomikoa:
Honelako sagar barietateak komeni dira:
. Emankorrak
. Ematen laster hasten direnak
. Ahal dela urtero ematen dutenak
. Sagardoa egiteko garaian helduko direnak
. Heldu arte arbolan egongo direnak, lurrera erori gabe
. Izurriteek eta gaitzek jotzen zailak direnak
. Berandu loratzen direnak, izotzak harrapatu gabe
. Aldi berean loratzen direnak, polinizazioa ondo gertatzeko. Azaroko lehen hamabostaldian heltzen diren barietateak URTEBI TXIKIA INDARRA: Garapen eskaseko zuhaitza LORAKETA: Berantiarra EKOIZPENA: Handia/Bi urtean behin KALIBREA: 60/80 mm. (120 gramo) ZAPOREA: Garratza/Mingotsa URDIN INDARRA: Garapen handiko zuhaitza LORAKETA: Berantiarra EKOIZPENA: Handia. Bi urtean behin KALIBREA: 55/70 mm. (98 gramo) ZAPOREA: Garratza/Mingotsa Hautaketa enologikoa:
Honelako sagar barietateak komeni dira:
. Azukreak dituztenak (glukosa, fruktosa, sakarosa), muztioaren dentsitatea 1045-1050 gr/l dela, 5,5–6 gradu alkoholeko sagardoak lortzeko.
. Azidoak dituztenak; hala nola, azido malikoa eta abar. Muztioaren guztizko azidotasunean 100 milibaliokideren mailako zifretara iritsi behar litzateke.
. Konposatu fenolikoak dituztenak (polifenolak, taninoak). Muztioaren tanino edukiak (polifenolak) 2 gr/l inguruko zifretara iritsi behar luke. Abenduko lehen hamabostaldian heltzen diren barietateak ERREZILA INDARRA: Garapen handiko zuhaitza LORAKETA: Berantiarra EKOIZPENA: Ertaina KALIBREA: 60/75 mm. (112 gramo) ZAPOREA: Garratza/Mingotsa