
Artisautza
Gabriel Álvarez. Kristalezko Tailak: Sarrera
GARMENDIA IARTZA, Koro
Gure ohiturari jarraituz, artisautza mota honetan interesatuta dagoen jendeari bilaketak erraztearren, ikus dezagun lehengai gisa beira erabiltzen duten beste zein artisau ezagutu ditugun sail honetan bertan, aurreko aleetan: Igor Obeso Alberdi, beira puztuak egiten dituen artisaua (152. zenbakian argitaratua). Adriana Jiménez, beirateak Tiffany sistemaz egiten dituen artisaua (221. zenbakian argitaratua). Agustín Aguirre, beirateak Tiffany bidez eta beirak fusing bidez egiten dituen artisaua (233. zenbakian). FIOCCO, Miren Mendiboure, fusing beirak egiten dituen artisaua (267. zenbakian). Gaurkoan mota berri bat dakarkizuegu, Gabriel Álvarez artisauaren eskutik: beira zizelkatua.
