281 Zenbakia 2004-12-17 / 2004-12-24

Artisautza

Gabriel Álvarez. Kistalezko Tailak: Prezioak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

PREZIOAK

Pieza bakoitzaren prezioa, eskatzen dituen lanorduen araberakoa eta aukeratutako tailarena izaten da, eta horretan zerikusi handia daukate zizelkatu beharreko marrazkiak, landu beharreko kristalaren kalitateak, beira bezeroak edota artisauak ipini behar duen, zenbat pieza egin behar diren (seriea), etab. Beraz, kasu bakoitzerako aurrekontu bat prestatzen du Gabrielek.

Orientazio modura, baina, adibide batzuk emango dizkizuegu: Produktuen prezioak Produktuak Neurriak Pisua Prezioak Jaunartzerako kopa 25¤ Beirateria 61 pieza 300¤

BEZa ez dago barne.

Artisauaren tailerreko materialen prezioak.

Bidalketak errenboltso bidez, gastuak eroslearen kontura izanik. Jaunartzerako kopa handi zizelkatua, kristala eta eskulana barne: 25¤tik aurrera. Beirateria bateko 61 piezak, materiala eta eskulana barne: 300 ¤tik aurrera.