281 Zenbakia 2004-12-17 / 2004-12-24

Efemerideak

Efemeridea. Iñaki Linazasoro, idazle, hizlari eta argazkilaria, Zumarragan jaio zen 1931ko abenduaren 19an



Tolosan bizi izan zen 1961etik. Liburu mordoa argitaratu du eta baita artikulu asko, batez ere, «Unidad», «La Voz de España» y «El Diario Vasco» egunkarietan. Gai anitzetako hizlari bezala munduan zehar ibili da. Argazkilari bezala, sari nabarmenak lortu ditu eta bere argazkiek liburu asko ilustratu dituzte. Tolosako alkatea izan zen 1978-1983 urteak bitartean. Bidaiari amorratua eta gida ezin hobea. Gizon polifazetikoa. 2004ko apirilaren 26an zendu zen.