280 Zenbakia 2004-12-10 / 2004-12-17

Efemerideak

Efemeridea. Claude Harlouchet 1993ko abenduaren 16an zendu zen



1939ko irailaren 11ean jaio zen Bussunarits-Sarrasquette herri baxenabartarrean. Miarritzeko lizeoan ikasi ondoren, informatika-injineru ikasketak burutu zituen Parisen, non IBM enpresan lan egin zuen,geroago Montrealera (Kanada) joanez. 1972an, Baionan. Geroago, 1972an, bere familiarekin Baionara joaten da bizitzera. Donostian lan egiten du, SETI S.A sozietatean eta Bordeleko Unibertsitatean eskolak ematen. Baionako SEI kooperatibaren sorreran parte hartu zuen, informatika eta robotikari ekin ziona. UZEI Terminologia eta Lexikografiako Zentroan ere hainbat hizkuntzetarako hiztegi edizio eta tratamendurako sistema martxan jarri zuen. Laburdiko “Herrikoa” finantza-erakundeko sortzaile eta administratzaile izan zen. Euskal kulturako hainbat ekintza eta elkarteetan murgildu zen. “Jeune Chambre Economique Bayonne-Pays Basque”-eko kide izendatua izan zen 1974an. Alderdi sozialistako kide ere izan zen, baina utzi egin zuen, euskal arazoekiko politika zehaztu bat ez zuela leporatuz. 1983an Baionako udal hauteskundeetarako aurkezten du bere burua, ezkertiar abertzale zerrenda baten buru bezala. Baina gutxieneko %5a ez dute lortzen. 1986an eratu zen Euskal Batasuna alderdiaren eraketan parte hartzen du. 1989ko udal hauteskundeetan Baionako zinegotzi hautatua izan zen “Bayonne Capital” zerrendapean. 1993ko abenduaren 16an zendu zen. Claude Harlouchet.