279 Zenbakia 2004-12-03 / 2004-12-10

Efemerideak

Efemeridea. Prudencio Hualde Mayo, euskarazko idazlea, Bidagotzen zendu zen 1879ko abenduaren 9an



Bidangotzen jaioa, Nafarroako Erronkarin, 1823ko apirilaren 26an. Bidangotzeko parrokoa 1853an. 1856 eta 1869 artean, Luis Luciano Bonaparte printzearen enkargupean, erronkarierara itzuli zuen San Mateoren ebangelioa, gero, 1934 eta 1935 urteetan, Donostiako RIEVen argitaratuko zena. Gero, 1869an, Londresen, printzeak Le petit Catèchisme espagnol du P. Astete traduit en trois dialectes basques lanean, Prudencioren lana emango zuen argitara. Irakurri “El Uskara roncalés ya es historia”, Fernando Hualderen artikulua.