281 Zenbakia 2004-12-17 / 2004-12-24

Efemerideak

Efemeridea. Enrique Zubiri, nafar idazle eta pintorea, Iruñean zendu zen 1943ko abenduaren 20an



Manezaundik egindako kartela, 1919ko Sanferminetarako. Luzaiden jaioa eta «Manezaundi» ezizenez ezaguna. Donibane Garazin egin zituen lehen ikasketak, eta gero Parisa joan zen margolaritza ikastera. Margolan asko egin zuen, eta haietako batzuk Nafarroako Aldundian daude. Paristik Euskal Herriratu eta Iruñean hartu zuen bizilekua. Euskaraz eta erdaraz idatzi zuen Eskualduna eta La Voz de Navarra agerkarietan. Denetarik idatzi zuen, artikuluak, biografia laburrak, ipuinak, etab. 1958an, Aingeru Irigaraik Manezaundiren hogeita bederatzi artikulu bildu eta Prosistas Navarros contemporáneos en lengua vasca XX. mendeko Nafarroako euskal idazlariak izenburupean argitaratu zituen. 1990ean, Rosa Miren Pagolak haren Artikulu bilduma argitaratu zuen.