Egilea: Fermin Etxegoien Argitaletxea: Pamiela Orrialde kopurua: 131 ISBN: 84-7681-408-9 Ezaugarriak: Lan honek 2003.ko Zelaia Saria lehiaketan aipamen berezia jaso zuen, epaimahaikoaren iritziz “hizkuntza hautatzearen auzia estetikaren ikuspegitik aztertuz, eta pertsonal eskarmentu eta gogoetan oinarriturik, ez-ohiko gogoeta-proposamen interesgarri, eraginkor eta ausarta egiten duelako”. Egilearen hitzetan: “Guk hemen hizkuntzaren indar estetikoaz hausnarketa egin nahi genuke, gure uste apalean eremu linguistikoan osasuna batez ere beronek "duen ala ez duen" itxura multiformeari lotua baitago oraingo mundu garaikidean.” “[…] akuilu nagusia izan zenak (nazio-identitatea) jada ez duela modu berean eragiten iduritzen zaigu. Gainera arrazoia ez dela abertzaletasunak beheruntz egin izana (goruntz ari baita), arestian aipatutakoa baizik: abertzaleen artean ere berdin-berdin agertzen ahal zaigu "kili-kolo" hizkuntzarekiko identitate-koherentzia hori […].” “Seguruenik, izan denok gara bata zein bestea, baina orain euskara zale batek bere alde estetikoa indartu behar luke alde esntzilista baino, gure uste apal eta bastardoan.” “Era berean, euskal sortzaileek batez ere esteta behar lukete orain, plus berbera jarriz euren sorkuntza lanetan, hizkuntzaren alde egin nahi izanez gero egun bidea “batez ere” plastikarena baitugu (eta ez horrenbeste izaerarena).”
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.