Aipamena. Harri bat, mundu bat: Madeleine aldiko kolpekari apaindu bat
Egileak: Eduardo Berganza - Rosa Ruiz Idarra Argitaletxea: Arabako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 94 ISBN: 84-7821-596-4 Ezaugarriak: Erakusketa honen helburu nagusia kantabriar arte higigarriaren barruan aparteko garrantzia duen pieza bat ezagutaraztea da. Duela gutxi Santa Katalinako (Lekitio, Bizkaia) aztarnategian egindako arkeologia indusketetan bi aldetatik kalitate handiko irudizko grabatu desberdinez apaindutako limonitazko plaketa bat agertu zen. Arte higigarriko piezen kopurua ez da oso ugaria Kantauri aldean, are gutxiago Euskal Herrian eta, hartara, oso objektu bitxia dela esan genezake. Pieza honek, gainera, jatorriz plakarenak ez diren ertzetako pitzadura eta alboko higadura ageri ditu.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.