Egileak: Miren Basabas eta Adelaida Umaran Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 656 ISBN: 84-8373-658-6 Ezaugarriak: Hamar urte baino gehiago daramagu Mikrobiologia euskaraz irakasten Unibertsitatean; horrek bultzatu gaitu testu liburu hau jatorriz euskaraz idaztera. Mikrobiologiaren gai orokorrak aztertzen dira hasieran, eta ondoren gaixotasun infekziosoetan parte hartzen duten mikroorganismoak: bakterioak, birusak, onddoak eta protozooak. Beraz, osasun-zientzietako ikasleentzat bideratua dago: medikuntza, erizaintza, farmazia, odontologia, dietetika eta biologiako lizentziaturetan erabilgarria izan daiteke. Gai bakoitzean testu laburrak eta hizkuntza erraza eta arina erabili ditugu; eta eskema, taula eta argazkiez hornitu dugu testua, Mikrobiologiaren ikasketa samurra izateko. Gure ikasleak izan diren guztiei dedikatuta dago liburu hau, oztopoak gorabehera Mikrobiologia euskaraz ikasteko apustua egiteagatik.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.