275 Zenbakia 2004-11-05 / 2004-11-12

Artisautza

Jose Negrillo Maeztu. Jostuna: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

SARRERA

Jostunarena, jantzigintzari lotuta dagoen lanbide tradizional bat dugu. Eta gaur egun seriean egiten diren jantzien industria masifikatzailea nagusitzen ari bada ere, joskintzak bizi-bizirik dirau, oraindik ere asko baitira janzteko orduan kalitatea galdatzen duten kontsumitzaileak.

Ohitura dugun legez, gaurko artisaua ezagutu baino lehen, aurreko aleetan gure artean izan ditugun beste artisau-jostunak ekarriko ditugu gogora: Jaialdi, euskal jantzi tradizionalak egiten dituzten artisauak. Itziar Alduncin, brodatzailea.