
Artisautza
Jose Negrillo Maeztu. Jostuna: Prezioak
GARMENDIA IARTZA, Koro
Bitxikeria modura esango dizuegu gure artisauak 1969an egin zuela bere lehen jantzi osoa, eta eskulanagatik 1.000 pezeta kobratu zituela, oihala kontatu gabe. Gaur egun 50.000 pezeta inguru (300 ¤) kobratzen ditu. Bezeroak oihalak berak eros ditzala eskatzen dionerako, oihal batzuk ere badauzka erakusgai.
