269 Zenbakia 2004-09-24 / 2004-10-01

Artisautza

Aitor Egibar. Miniaturgilea: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA YARZA, Koro

ARTISAUA

Aitor Egibar Donostian jaio zen, 1962an. Oinarrizko ikasketak amaitutakoan, Dekorazioa ikasi zuen.

Bere aita zurezko itsasontziak egitearen zalea zenez, 13 urte bete zituenerako modelismoan hasia zen Aitor; hasieran, itsasontzitxo eta hegazkinak egiten, eta denborarekin, pixkanaka, gero eta pieza gehiago, seriotasun handiagoarekin.

Pasaian bizi da, baina Donostiako Balentegi kalean du tailerra. Aitor Modelismo Estatikoaren Gipuzkoako Elkarteko kide da. Nolanahi ere, Elkarte honek etenda du bere jarduna gaur egun.