269 Zenbakia 2004-09-24 / 2004-10-01

Artisautza

Aitor Egibar. Miniaturagilea: Tresnak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA YARZA, Koro

LANERAKO TRESNAK

Ikusi berri dugun prozesuan zehar Aitorrek zein erreminta erabiltzen dituen ikusiko dugu jarraian. Jakina, honek ez du esan aipatuko ditugun tresna hauek berak direnik artisau guztiek erabiltzen dituztenak; hor bakoitzak bere zaletasun eta nahierak izaten ditu. Zenbaitetan, gainera, norberak egiten ditu erabiltzen dituen tresnak. Hona gure artisauak darabiltzanak: Cuter-ak edo arkatz tankerako marrazak. Itsasgarriak (poliestirenikoak plastikozko irudientzat, eta zianokrilatoak berunezkoentzat). Masilla edo “putty”. Pinturak. Pintzelak. Aerografoak. Beso anitzeko eserleku lupaduna. Kalota metalikoa. Espartzua. Hainbat lima. Lizpaperak, hainbat pikortakoak. Zirujauen eskularruak. Arropa zintzilikatzeko pintzak. eta abar.