
Artisautza
María Pilar Ansa. Buztinezko artea
Buztinezko artea
2004 / 06 / 04-18 En español
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo Sarrera Artisaua Produktuak Teknikak Prezioak
SARRERA
Ez genuke zuzen jokatuko gaurkoan gure sailera dakargun emakumezkoa, Mª Pilar Ansa Castañeda, artisaua dela esango bagenu. Izan ere, artisaua baino gehiago, benetako ARTISTA dugu Ansa andrea; bai, horrelaxe, letra larrietan. Forma berriak sortzen, ehundura eta kromatismo berriak ikertzen, elkarren berdinak diren bi pieza sekula egiten ez dituen, materialak ondo baino hobeto ezagutzen eta ikusiko ditugun elementuak egiten aritzen den pertsona bati ezin diogu artisau deitu; hori baino gehiago da: benetako artista bat da. Horregatik, omenaldi txikitxo bat egingo diogu gure txoko honetan.
Eta, ohitura dugun legez, lehenik eta behin, sail honetan bertan zeramikarekin zerikusia izanik ezagutu ditugun beste hainbat artisauen berri emanez hasiko gara: Elena Txintxurreta, buztingintza (Euskonews, 160. zkia.). Daniel Fioramante, buztinezko eskulturak (Euskonews, 164. zkia.). Luz Ares, "soka lehorraren" teknikako zeramika (Euskonews, 197. zkia.). Fernando Aguirre, zeramika (Euskonews, 231. zkia.). La Factoría, serigrafia (Euskonews, 247. zkia.) Paco Presa, mosaikoetan espezializatua (Euskonews, 255. zkia.)
Artisautza Harpidetza/Suscripción
Quiénes somos
Política de Privacidad
Avisos Legales
© Eusko Ikaskuntza
Galeria Inicio > Artisautza -->
