257 Zenbakia 2004-06-04 / 2004-06-11

Gaiak

A basque in Oxford

EZEIZABARRENA SAENZ, Xabier

A basque in Oxford Xabier Ezeizabarrena, Basque Visiting Fellow, St. Antony’s

Español

English Hilary term, week 16

Oxfordeko hiztegia: hitz apur batzu, latinezko esapide eta beste hitz berezi, nahiko entzungarriak bai Oxford hirian eta baita ere unibertsitatean. Battels: "fellow" baten diru kontuak, bere "college" barruan ordaindu beharrekoak. Bowl: brankako arraunlaria (askotan berria) zortziko traineru batean. Black-tie: etiketa-jantzia, tximeleta beltzarekin. Boat Race: urteroko Oxford-Cambridge estropada, Hilary eta Trinity term artean ospatzen dena, Tamesis ibaian, Chiswick aldean. Bursary: "College" baten administrazioa. Buttery: Saint Antony´seko gau taberna. Composition fee: irakaskuntzako zergak. Coming up: Oxford aldera iristen. Council tax: Oxfordeko udaletxeko zergak. Domestic Bursary: "college" batean ostatua aurkitzeko bulegoa. Eights: zortziko traineruak, edo udaberriko estropadak. Encaenia: urteko graduak hartzeko ohorezko zeremonia. Fellow: unibertsitateko irakasle edo kide, fellowship baterako aurkitutakoa. Fresher: ikasle berria edo lehenengo urtekoa. Full term: zortzi aste, kongregazioak erabakitzen duen bezala. Gaudy: college baten kide zaharren bilera. Going down: Oxfordetik alde egiten. Governing Body: College bateko buru kontseilua. Grace: otoitza, high table baino lehen eta geroago ere zutik entzun behar dena. High Table: afari formala edo "goi mahaia", Javier Mariasek deitzen dion bezala. Saint Antony´sen, asteartero eta ostilarero, beti full term barruan. Hilary term: zortzi asteak, Urtarriletik Martxora. Horti praefectus: "garden monitor", Oxfordeko lorategi botanikoetan. In absentia: norbait ez dagoenean. In residence: Oxfordeko kurtsotan eta hirian. Isis: Támesis ibaia Oxforden. Junior Member: graduondoko ikasleak Saint Antony´sen. Leave to supplicate: eskaera gradu bat hartu baino lehen. Michaelmas term: zortzi hilabete urritik abendura. Noughth week:"full term"-a hasi baino lehenengo asteak. Ninth week: 9 astea; "full term"a bukatu ondorengo asteak. Novice boat: traineru bat zortzi "fresher"ekin. OxBridge: Oxford and Cambridge Universities. Oriel College: “The Provost and Scholars of the Blessed Mary the Virgin in Oxford, of the Foundation of Edward the Second of Blessed Memory, sometime King of England”. Pigeonshole: posta kutxatila "college" baten ateondoan. Proctors: Unibertsitateko "Senior members"ak legeak eta azterketak formalki babesteko Public Orator: Oxford Universityko bozeramalea ekintza nabarmenetan. Quadrangle, quad: "College" bakoitzean dagoen erdiko soroak eta eraikinak. Rustication: kanporatzea. Sub-fusc: unibertsitateko jantzi formalena. Torpids: estropada bereziak bi traineruak bilatu eta alde egiten saiatzen direnean. Abordatzea edo alde egitea lortzen duena garailea izango da. Trinity term: zortzi hilabete Apirilatik Ekainera Viva voce: ahozko azterketak. Hilary term, week 17

"North Parade Avenue" izena duen hiriko karrika baten bihotzean etxe txiki bat agertzen da, Devonko edozein baserriren antza duena. Bere ate txiki-txikia igarotzean taberna oso ezagun batera sartzen zara: "The rose & crown". Leku berezi honek horma eta zapai bajuak ditu, belauntzi batetik ateratako egurrez eginda dago lurra, edarileku oso txiki eta goxoak ditu. Korbatadun "fellow"ez josita egoten da. Garagardo edalontzien atzean edota "The Times" haundi baten atzean izkutaturik. Saint Antony´sen sortzen diren eztabaidak luzatzen dira hemen, legebiltzar estilora beti. St. Antonys-eko airetiko ikuspegia. Hilary term, week 18 Cambridge-en garaipena, "Korta”ren moduan

Oxford eta Cambridge-en arteko estropadaren 150. edizioa izan da aurtengoa. Estropada honek Korta patroi euskaldun ospetsua berreskuratu du. Oraindik gogoratzen da bere azken txanpa, Donostiako barratik ia ia surfa egiten Orioko traineruaren gainetik garaipena lortu zuenean. Aurten ere, Tamesis ibaian, Oxfordeko batela sendo eta gogor hasi zen, Cambridge-i traineru oso bat atereaz. Baina "Cam" ibaiko mutilek bere indarrak erakutsi zituzten, berehala bere branka Oxfordeko atzekaldean jartzeko. Bi alditan Cambridgeko arraunek, ez bakarrik Oxfordeko trainerua, baizik eta arraunlari batzuek gorputzak ere ikutu zituzten, benetako abordatze batean bezala. Orduan Oxfordeko untzia ia ia hondoa joz geratu zen lehenendo milian, Cambridgeekoak Mortlake-erutz egan egiten zuen bitartean, geroz eta alde gehiago atereaz, Londreseko West Endeko helmugara erraz iritsi arte. 1829an, bi ikasleen arteko gutunei ondorioz jaio zen estropada hau, gureak bezalaxe, eztabaida berezia izan du aurten. Magdalen old library. Hilary term, week 19 Galestar letratu hura...

Azken egun hauetan maiz egin dut topo Galestar letratu batekin, Penarth herrikoa bera, Cardiffera sartzeko portuko lehen herrikoa. Jesus Collegeko ikasle honek arratsalde erdia eman du galestar eta ingelesen arteko liskarren inguruko bitxikeriak gogoratzen. Horien artean, nire arreta deitu du Galesen gertatutako auzi bat, "Welsh Society"n askotan gogoratua izan dena. Sir James Dale Cassels abokatuaren gorabeherak ditu protagonista, Galesen lanean zebiltzan epaileekin izandako ika-mikak. Aldi horietako batean, auzia zuzentzen zuen ingeles epaileak epaimahaikideei hitz batzuk zuzentzeko aukera eman zion eta horrela egin zuen 30 segundu eskasetan, epaileari eskerrak eman eta berriro ere jezarriz. Auzia bukatzean, ingeles epaileak , galestarraren hitzik ulertu ez zuela eta akusatuaren erruduntasunaz ziur zegoelarik, jakinminez, hortik zebilen bedel bati galdetu zion ea zer gertatu zen; honek bai, ingelesez, argi errepikatu zituen Sir Jamesen hitzak: "The prosecutor is English, the prosecution counsel is English, the judge is English. But the prisoner is Welsh, I´m Welsh, and you are all Welsh. Do your duty". Izan ere, epaimahaia galestarrez osaturik zegoen, eta akusatua, nola ez, errugabetzat jo zuten, ingeles epailearen iritziaren kontra. Wales rugby player. Hilary term, week 20 Oxfordek ez du lorik egiten..., ezta ere baimenik ematen... Bai Saint Antony´s-en zein Oxforreko Zuzenbide Fakultatean, lizentziaturako klase batetan egon zein unibertsitateko edozein ihardueratan egon, inoiz ez dakizu zehatz-mehatz zer gertatu daitekeen. Hoberena edozein gauzatarako prestaturik joatea da, izan ere, konturako orduko, 10 edo 200 pertsonen aurrean, auditorio edo gela baten, zutik, hitzegiten aurki dezakezu zeure buruz. Ezin da aurretik jakin Oxforren zer gertatuko den; edozein tokitara zoazela, laguntzaile edo hizlariren batek galdeketa egiteko arriskua duzu. Eta hirian denbora gehio eraman ahala okerrago, izan ere asteak igarota, mundu guztiak daki nor zaren eta zertan zabiltzan. Lotutako artikuluak MenuaGAIAK Inicio > EM 257 > Gaiak -->

2004/06/04-11