240 Zenbakia 2004-01-30 / 2004-02-06

Herriak

Zabuak, zuhaitzak eta eserlekuak kenduz hasi dituzte Biteriko lanak

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Arrasate Inicio > EM 240 > Herriak -->

2004/01-30/02-06 Zabuak, zuhaitzak eta eserlekuak

kenduz hasi dituzte Biteriko lanak Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Aste honetan hasi dira Biteriko lur azpiko aparkalekua egiteko lanak. Horrela, Arrasaten aparkatzeko dagoen arazoari irtenbidea eman nahi zaio. Dagoneko, bertan zeuden zuhaitzak kendu dituzte; eta eserlekuak eta haurrentzako zabuak ere, ez daude lehen zeuden tokian. Zabuak eta zuhaitzak kendu dituzte Biteritik. (Arg.Z.V.M.)

Nahiz eta oraindik kotxeak Biterin aparkatu daitezkeen, Zerrajerako lurretan egokituko du Udalak automobilak uzteko tokia. Gazteenek Zaldibarreko haur parkera joan beharko dute jolastera. Garibai 2ko bizilagunak kezkatuta azaldu dira lanak euren eraikinetik 7 metrora egingo dituztelako, eta eragin ditzaketen pitzaduren beldur dira. Udalari neurri guztiak hartzeko eskatu diote.