240 Zenbakia 2004-01-30 / 2004-02-06
2004/01-30/02-06 Arriaran II-Miguel Soroa berriz ere aurrez aurre Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net
Lehengo astean, euskal pilotaren historian hizki handiz idatzita dauden bi pilotari elkartu ziren, aspaldiko partez, Arrasaten. Joxe Arriaran II, eta Miguel Soroa garaiko bi txapeldunak kontu kontari aritu ziren, lagun arteko bazkari batean. Biak 1955eko finaleko protagonistak izan ziren eta bazkarian ez ziren partidu haren gaineko erreferentziak falta izan. Arriaran II eta Soroa Uarkape Pilotalekuan. (Arg. Z.V.M.) Arriaran II eta Miguel urte luzez aritu ziren pilotan eta euskal kirol honen gaineko entziklopedia biziak ditugu, euren sasoiko errealitateaz gain egunekoaz ere ongi jantzita daude eta.