Herriak
Oliver musikalak arrakasta Kursaalean
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe
2004/01/09-16 Oliver musikalak arrakasta Kursaalean Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net
Urtea hasteko, hilaren 3an, Bergarako Orfeoiak, Gabero abesbatzak eta Bergarako Musika eskolako ikasleek Oliver musikala taularatu zuten Donostiako Kursaalean. Jende ugari gerturatu zen Valen Moñux-ek zuzendutako lana ikustera, eta kritika bikainak jaso zituen ikuskizunak. Musika zuzendaritzan David Azurza aritu zen. Musikaleko aktore gehienak Bergarako gaztetxoak dira, protagonista kasu, hamar urteko Aritz Oteiza. (Arg. Goienkaria)
Charles Dickens-en eleberrian oinarritutako lana ikustera gazte eta nagusi pila bat gerturatu zen, eta merezitako txalo zaparrada eskaini zieten antzezle eta musikariei ikuskizunaren amaieran.