Herriak
Independentzia ospakizunak martxora atzeratuta
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe
2004/01/09-16 Independentzia ospakizunak martxora atzeratuta Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net
Antzuolako herriak independentzia lortu zuela ospatzeko urtero urteko lehen larunbatean egiten dute herritarrek oroitzapena. Baina aurten ez da horrela izan. Eguraldi hotza zelako eta Gabonetako jaiak artean pasatu gabe zeudelako, ospakizuna martxora arte atzeratzea erabaki zen, nahiz eta eguna oraindik zehaztu gabe dagoen. Abenduan 375 urte bete zituzten antzuolarrek Bergararengandik bereiztu zirenetik.
Antzuolak duela hiru mende baino gehiago lortu zuen burujabetasuna.
(Arg. antzuola.com)