234 Zenbakia 2003-12-12 / 2003-12-19

Herriak

Loramendi Literatura Lehiaketaren XV. edizioa

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Aretxabaleta Inicio > EM 234 > Herriak -->

2003/12/12-19 Loramendi Literatura Lehiaketaren XV. edizioa Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

L (goiena.net)

oramendi Euskara Elkarteak duela hamabost urte antolatu zuen lehenengoz Loramendi Literatura Lehiaketa. Orain arte sariketa Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta bazegoen ere, aurten Batxilergoa ikasten dutenek parte-hartzeko aukera izango dute. Azken batean herrian bizi edo ikasten ari direnei zuzenduriko deialdia. Abenduaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dituzte euskara hutsean idatzitako lanak.

Lehen Hezkuntzako ikasleek ipuina edo poesia idatz dezakete. Bietan gaia librea izango da, baina luzerari dagokionez, poesiaren kasuan libre eta ipuinarenean hiru orri gehienez.

DBHko ikasleek beste aukera bat izango dute: grabaketa lehiaketa. Herriko edadetuekin hitz egin, eta izan duten lanbideari buruzko kontuak, bitxikeriak... grabatu beharko dute, eta 30 minutuko lana aurkeztu grabaketaren gidoiarekin batera DBHkoek eta Batxilergokoek komiki, amodiozko gutun, eta SMS lehiaketan ere parte hartu dezakete. Modalitate guztietako lanak aurkezteko epea, hilaren 18a izango da.