Herriak
Alkoholari buruzko hitzaldia
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe
2003/12/12-19 Alkoholari buruzko hitzaldia Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net
E spiritscorner.com
skoriatzako Kultura Etxean hitzaldi interesgarria antolatu dute abenduaren 18an arratsaldeko 18,00etarako, “Acercándonos a la realidad del alcohol: efectos, riesgos, formas de consumo”. Hizlaria, gai horretan esperientzia duen Hazkunde taldean diharduen pertsona bat izango da.
Mirian Beltran de Heredia Eskoriatzako prebentzio teknikariaren esanetan, Gabonak gertu daudelako antolatu dute gai honi buruzko hitzaldia. “Oso garrantzitsua da gaia. Gabonak bertan daude, eta alkoholaren kontsumoa handia izaten da”. Sarri, alkohola gazteekin lotzen den arren, Mirianek gogorarazi nahi izan du helduek ere asko kontsumitzen dutela, “topa egiterakoan normalean ez da urarekin egiten”. Beraz, adin guztiko jendeari zuzendutako sentsibilizazio eta informazio hitzaldia datorren ostegunean Eskoriatzako Kultura Etxean.