233 Zenbakia 2003-12-05 / 2003-12-12

Herriak

Abenduan guztientzako kultura eskaintza zabala

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Oñati Inicio > EM 233 > Herriak -->

2003/12/05-12 Abenduan guztientzako kultura eskaintza zabala Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Oñatiko Udaleko Kultura Sailak antolatu duen abenduko kultura egutegian hainbat ekimen eskainiko zaie aurtengoan ere oñatiarrei. Abenduaren 8tik errege egunera arte iraungo duen egitarau luzean pertsona ororentzako ekimenak sustatu nahi izan dituzte: musika, erakusketak, antzerkia...

Hilabetea hasteko astelehenean hilak 8, Arantzazuko Basilikan Gipuzkoako Organoen Zikloaz gozatzeko aukera izango da. Antzerkiaz, berriz, abenduaren 12an, “Elvira Dorado” antzezlanarekin. Iliacan talde kataluniarra igoko da eszenatokira.

Haurrek ere beraien tokia izango dute Oñatin burutuko diren ekimenetan: euskarazko zinea, haurrentzako jolas-parkeak...

(Arg. sansebastianturismo.org) Hala ere aurtengo nobedade bezala, hilaren 29 eta 30ean txu-txu trena ibiliko da herrian zehar. Garraio honen bitartez, herriko ondare historikoa ezagutzeko aukera izango dute trenera igotzen direnek.