201 Zenbakia 2003-03-02 / 2003-07-28

Gaiak

Euskalduntzearen eta alfabetatzearen erronkak

AZKUE, Jokin

Euskalduntzearen eta alfabetatzearen erronkak Euskalduntzearen eta alfabetatzearen erronkak * Jokin Azkue Datuek bistaratzen dutenez, gutxiago dira euskaltegietan matrikulatzen diren ikasle helduak. Urtero urtero, ia oraintsu arte 40.000 ikasle heldu aritu dira euskara ikasten EAEko euskaltegietan. Gaur, kopuruak muga horretatik behera etorri dira, 2000 2001 ikasturtean 37.141 ikasle aritu ziren. Eta 33.990 itxi berri dugun 2001 2002koan. 95 96 96 97 97 98 98 99 99 00 00 01 01 02 Araba 6,496 6,529 6,599 6,685 6,958 6,342 6,11 Bizkaia 24,76 23,96 23,586 23,316 23,08 20,303 18,887 Gipuzkoa 14,386 14,064 12,444 12,39 12,48 11,066 9,92 EAE 44,855 43,763 42,064 41,753 41,837 37,141 33,99 Esana dugu lehenago ere, gure ustez, beherakada hori ez zaiola eragile bakarrari zor. Badira eta, hipotesi moduan bederen, beheranzko joera horrekin lotura izan dezaketen hainbat aldagai: hezkuntza ereduen eragina, ikasleen adina, langabezia tasa, jadanik euskaltegietan ikasten aritutako ikasle kopuru handia, etab. Azterketa sakona behar da honetan guztian euskalduntzearen geroa, zer egin beharko den eta nola argiago ikusteko. Eta horretan ari gara, euskaltegien bideragarritasun plan baten prestaketan. Azken fasean dago. Plan horrek euskalduntze alfabetatzearen sektorearen gaur egungo egoeraren eta bilakaeraren azterketa egingo du, bere alderdi kuantitatibo nahiz kualitatiboak kontuan hartuz. Honela, bada, sektorearen diagnosia egiteko modua eskainiko du alderdi eta aldagai kritikoen identifikazioaren bidez. Diagnosi horrek, sektorearen garapenean eragina duten aldagaiekin eta eskariaren azterketarekin batera, estrategia eta ekimen berrien proposamena ekarriko du. Horrela, euskaltegien jarraipena eta egonkortasuna ziurtatuko da eta jarduera eta zerbitzu osagarriak bideratuko dira, euskararen erabilera sustatzeko ekimenak eta euskalduntze alfabetatzea hobeto uztartuz. Lanaren emaitza gisa, zer baliabide behar ditugun ekarriko du berekin. Euskaltegien normalizazio eta homologazio prozesua sendotu dira, eta orain euskalduntze alfabetatzearen inguruko eskaerak beheranzko joera duen honetan, aurrera begira orientabideak ezartzeko orduan Bideragarritasun Planak ezarriko dituen ondorioetara jo beharko dugu, beti ere, euskalduntze alfabetatze prozesuak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak zedarritzen dituen helburu eta ekintzetara egokituz. Zentzu horretan, helburu nagusia euskararen kalitatea hobetzea izaki, azpimarratzekoak dira gerora begira ditugun egitasmoen ildo nagusiak. Ahalegin handiak egiten ari dira jadanik hor: Materialgintza proiektu berriak. Teknologia berriak eta autoikaskuntza sistemak. Irakasleen prestakuntza. Euskaltegien eta euskara irakasten duten beste zentroen jardueraren erregulazioa: araudiaren eguneratzea, lankidetzarako Akordio Marko berriak. Guretzat euskaltegiekin elkarlana bultzatzea lehentasunetako bat da. Haien aldeko apustua egin dugu eta egiten dugu. Euskaltegien eta euskara irakasten duten beste zentroen jardueraren erregulazioa gauzatzeko hainbat pauso eman beharko dira: a) Araudiaren eguneratzea eta autoikaskuntza zentroen homologazioa b) Lankidetzarako Akordio Marko berriak. Horietan finkatuko dira, besteak beste: Euskararen Biziberritzeko Plan Nagusiaren garapenean parte hartzea. Finantzazio publikorako irizpide berriak finkatzea, emaitza akademikoak eta kalitatearen beste parametroak kontuan hartuz. Teknologia berrietan oinarritutako proiektuen garapena: irakasleen etengabeko prestakuntza, autoikaskuntza, materialgintza, eta azkenik, HABE, euskaltegi eta irakasleen arteko komunikaziorako sare birtuala garatzea. Euskaltegien mapa berrikustea, lehenago aipatu den Bideragarritasun Planaren arabera. Ez dago ahazterik, bestalde, euskararen normalizazioan aurrera egin ahalean, horrek dakarrela besteak beste, euskaltegietan ikasle gutxiago izatea, gaur egun gertatzen ari dena. Hala ere, baditugu aurrean, lehen esan bezala, zenbait erronka burutzeko. Jokin Azkue, HABE Euskonews & Media201. zbk (2003 / 02 28 / 03 07) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria