201 Zenbakia 2003-03-02 / 2003-07-28

Efemerideak

1756ko otsailaren 28an dadoetan jolastea debekatu zuen Nafarroako Erregeordeak / Luis Urrutia Guerezta, mediku donostiarra, 1876ko martxoaren 3an sortu zen / Bitor Garitaonandia Ariño, Bizkaiko idazlea, Zaldibarren jaio zen 1876ko martxoaren 6an

Efemerideak: 2003/ 02 28/ 03 07 1756ko otsailaren 28an dadoetan jolastea debekatu zuen Nafarroako Erregeordeak. Iturria: Auñamendi Beste hainbat joku debekatu zituzten, batez ere zori jokoak, enbidokoak, kartajokoak 20 egunerainoko kartzela zigorrarekin. Baina Nafarroako Diputazioak Erregeordeari jakinarazi zionenez, lege horiek ez zihoazen bat Nafarroako Erreinuko legearekin. 1766ko otsailaren 14ean baliogabeak deklaratu ziren Luis Urrutia Guerezta, mediku donostiarra, 1876ko martxoaren 3an sortu zen. Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedia eta Auñamendi Luis Urrutia Guerezta Urdail kirurgian aintzidaria. Dirulanguntzei esker lortu zuen bere ikasketak burutzea. Madriden egin zituen unibertsitate ikasketak. Donostiako ongizate zerbitzuan hasten da lanean, bere kontsulta ireki arte. Alemaniara joaten da gastrologiari buruz bere ezagupenak zabaltzera, han Ewald, Kuttner, Schmidt eta Nathnagel bezalako adituekin lan eginez. Parisen egiten du bere lehen ebakuntza, 1913an. Urrutia, ikerkuntza gogoko duten sendagile horien belaunaldian kokatu beharra dago, Euskal Herrira kirurgia teknika berriak ekartzen dituzten horien tartean. Kongresu askotara joaten da hizlari gisa. 1924an Madrilen ezartzen du bere etxebizitza, han Madinaveitia Institutua sortuz, bere irakaslea izandakoaren omenez, baliabide eskaseko gaixoak sendatzeko. 1905ean, «Guipúzcoa Médica» aldizkarian hasten da idazlanak argitaratzen, eta Enfermedades del estómago, Enfermedades de los intestinos, Enfermedades del hígado y páncreas liburuak ere bereak dira. Madrilen hil zen, bihotzeko gaixotasun batek jota, 1930eko ekainaren 21ean, 54 urterekin. Eusko Ikaskuntzak 1931 urtean omendu zuen. Bitor Garitaonandia Ariño, Bizkaiko idazlea, Zaldibarren jaio zen 1876ko martxoaren 6an. Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedia eta Auñamendi Bere aita herriko maisua zen. Salamancako Jesusen Lagundian egin zituen apaiz ikasketak. Argia aldizkariaren sortzailea eta zuzendaria izan zen, nahiz eta Euskal Esnalea agerkarian plazaratu zituenbere lan aipagarrienak. Donostian bizi izan zen urte askotan. Usandizagari buruzko hitzaldi garrantzitsu bat eman zuen argitara 1920an, Usandizaga, bere bizitza ta eresegikutza tituluarekin. Harenak dira Ongillearen sariya, Aitona ta Billoba eta Iziartxo antzerkiak. Euskal liburu sorta eta Ipuin laburrak umetxoentzat liburuak argitaratu zituen 1922. urtean. Euzkal Abestiak eskuliburuaren egilea da, eta baita Or zaude Jesús, Negarrez sagrarion, Unión de amor, Salve eta Canto de las tres Marías ena. Donostian zendu zen 1929ko abuztuaren 3an. Bitor Garitaonaindiari omenaldia, 1930ean, bere jaiotetxean. Euskonews & Media 201. zbk (2003 / 02 28 / 03 07) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria