200 Zenbakia 2003-02-14 / 2003-02-21

Gaiak

EAEko berrikuntza-sistemaren ahuleziak eta sendotasunak

NAVARRO ARANTZEGI, Mikel

EAEko berrikuntza sistemaren ahuleziak eta sendotasunak EAEko berrikuntza sistemaren ahuleziak eta sendotasunak * Mikel Navarro Arantzegi Lehiakortasunaren oinarrian berrikuntza aurkitzen dela inork gutxi dudan jartzen ez badu ere, oso eskasak dira herri baten berrikuntzako gaitasun eta arrakasta neurtzeko dauden adierazleak. Ohiko adierazleak (I+Gko gastuak, patenteak, balantza teknologikoak...) aje handiak zituztelakoan, nazioarteko zenbait erakundek eta estatistika erakundek adierazle edo indikadore berriak sortzeari edo argitaratzeari ekin zioten. Orain eskura duten adierazle mordo hori ikertzaileentzako aberasgarriak badira ere, ez da beti gauza bera gertatzen gai honetara hurbildu nahi duen hiritar edo gobernari sotilarentzat: hainbeste adierazlerekin galdu egiten dira eta ondorio garbirik ateratzeko ez dira gai izaten. Horren adibide garbia OECDk argitaratzen duen Science, Technology and Industry Scoreboard izeneko txosten entzutetsua da, non adierazle ugari jasotzen baitira. Horrenbeste adierazleren aurrean Europako gobernari eta hiritarren artean sor litekeen nahasmendua ekiditearren, Europako Batzordeak 17 berrikuntzako adierazle koadroa sortu du, honako arloei dagozkienak: giza baliabideak (5 adierazle), jakiteen sorkuntza (3 adierazle), jakite berrien transmisio eta aplikazioa (3 adierazle), eta berrikuntzaren finantzazio, emaitza eta merkatuak (sei adierazle). Horietan oinarrituta, Berrikuntzako Adierazle Europarra (BAE) sortu du, +10etatik 10etara doan eskala bat daukana. Azken honen bitartez, ideia sinple eta sintetiko bat atera daiteke herri batek duen posizioaz; eta aurrekoen bitartez, non hobetu behar duen jakin daiteke. Oraindik orain Europako Batzordeak jakitera eman du 2002. urteari dagokion European Innovation Scoreboard, http://trendchart.cordis.lu/Scoreboard2002/index.html interneteko helbidean kontsulta daitekeena. Eusko Ikaskuntzaren barruan Mikel Buesak eta biok zuzentzen ari garen EAEko berrikuntzako sistemari buruzko txosten baterako,hainbat estatistiketan oinarrituz, EAEri legozkiokeen baloreak estimatu ditugu. Alderapen horren ondoriorik behinenak honako hauexek lirateke. EAEren berrikuntzako adierazlea ( 4,7 balioa duena) urruti samar dago, oraindik, Europako Batasuneko batez bestekoarenetik (0,0) eta, zer esanik ez, Japonia eta AEBenetatik (6,7 eta 5,6, hurrenez hurren). EAEko adierazlea, ordea, Espainiakoa ( 6,5) baino zertxobait hobea da Giza baliabideei buruzko adierazleetan, EAEk maila egokia du goi mailako heziketa jaso duen biztanleriari dagokionez. EAEren posizioa Europako Batasuneko batez bestekoaren parekoa da zientzia eta teknologiako litzentziadunen kopuruan eta teknologi maila altu eta ertain altuko industrietan. Baina heziketa iraunkorreko programetan parte hartzen duten langileen ehunekoa, eta orobat zerbitzu aurreratuko enplegua, nahiko apalak dira. Jakiteen sorkuntzari buruzko adierazleek maila oso apala dute EAEn, batik bat teknologia altuko patenteenak. Salbuespena I+Gko gastu pribatua da, non, EAEn zentro teknologikoen alde egin den apostua dela medio, euskal adierazlea EBren batez bestekoaren antzekoa den. Beste horrenbeste esan liteke jakiteen aplikazio eta transmisioari buruzko adierazleetan: gutxi dira berrikuntza haiek berek bere baitatik egindako ETEek, eta berebat txikia da berrikuntzako gastua. Berrikuntzako kooperazio proiektuetan, ordea, EAEko adierazlea EBkoaren berdintsua da. Azkenik, emaitzei eta merkatuei dagokienez, informazio eta komunikazioetako gastua bakarrik da balekoa. Produktu berrituek salmentetan duten eragina, interneteko hedapena eta teknologia altuko industrien balio erantsiak apalegiak dira. Berrikuntzako adierazleen koadroa Adierazleak Urtea EAE Urtea Espainia EB 15 AEB Japonia Zientzia eta 1999 10,3 2000 9,9 10,3 10,2 12,5 teknologian goiko lizentziadunak 20 29 urteko biztanleen %a Goiko heziketa 2001 33,1 2000 23,1 21,2 36,5 29,9 duen biztanleria 25 64 urteko biztanleen %a Heziketa 2001 4,9 2001 4,7 8,5 d.e. d.e. iraunkorreko jardueretan parte hartzea 25 64 urteko biztanleen %a Teknologia altu 2000 8,7 2001 5,5 7,6 d.e d.e eta altu ertaineko industrien enplegua enplegu guztiarekiko %a Teknologia altuko 2000 2,1 2001 2,6 3,6 d.e d.e zerbitzuen enplegua enplegu guztiarekiko %a I+Gko gastu 2000 0,29 2001 0,44 0,67 0,66 0,87 publikoa (Administrazio eta Unibertsitateak) BPGren %a I+Gko gastu 2000 1,22 2001 0,52 1,28 2,04 2,11 pribatua BPGren %a Europako bulegoan 1999 0,48 2000 3,10 27,80 49,50 36,60 eskaturiko teknologia altuko patenteak milioi biztanleko patenteak AEBko bulegoan n.d 2000 1,40 12,40 91,90 80,00 eskaturiko teknologia altuko patenteak milioi biztanleko patenteak Berrikuntza 2000 34,3 2000 33,9 44,0 d.e. d.e. barnean egindako ETEak ETE industrialen %a Berrikuntzan 1998 12,4 1996 7,0 11,2 d.e. d.e. kooperatzen duten ETE industrialak ETE industrialen %a Berrikuntzako 2000 2,0 2000 1,8 3,7 d.e. d.e. gastua industriako salmenta guztien %a Arrisku kapitaleko n.d 2001 0,19 0,24 d.e. d.e. inbertsioa teknologia altuan BPGren %a Enpresek n.d 2001 7,92 1,73 0,81 0,0 eskuraturiko kapital berriak BPGren %a Merkaturako 2000 4,1 2000 11,1 6,5 d.e. d.e. berriak diren produktuen salmenta enpresa industrialen salmenten %a Interneti lotutako 2001 26,6 2001 24,7 37,7 46,7 34,0 etxeak etxe guztien %a Informazio eta 2000 8,7 2001 4,4 6,9 8,2 9,0 komunikazioko teknologietan gastua BPGren %a Teknologia altuko 2000 2,5 1999 5,6 10,1 25,8 13,8 industrien balio erantsia industriako balio erantsiaren %a Berrikuntzako 4,7 6,5 5,6 6,7 adierazlea* Iturria: Europako Batzordeak, INEk, EUSTATek eta Eurobarometroak emandako datuetan oinarritua.i * Berrikuntzako adierazlearen estimazioa EBrenbatez bestekoaren % 20 gainetik (beltzez nabarmenduak) eta %20 azpitik (letra etzanez nabarmenduak) dauden adierazleen kopuruen diferentziaz ateratzen da. Herri bakoitzeko eskuragarri dagoen adierazleen kopurua ezberdina denez gero, aurreko emaitza zuzendu behar da: +10etatik (adierazle guztiak batez bestekoaren gainetik daudenean) 10etara (alderantzizko kasuan gaudenean) doan eskala batera doituz. Mikel Navarro Arantzegi, Deustuko Unibertsitateko ekonomi katedraduna Euskonews & Media 200. zbk (2003 / 02 / 21 28) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria