200 Zenbakia 2003-02-14 / 2003-02-21

Gaiak

Musikaren irakaskuntza Euskal Autonomia Erkidegoan: aldaketez betetako hamarkada

BARREDO, Itziar

Musikaren irakaskuntza Euskal Autonomia Erkidegoan: aldaketez betetako hamarkada Musikaren irakaskuntza Euskal Autonomia Erkidegoan: aldaketez betetako hamarkada * Itziar Barredo 1992an Eusko Jaurlaritza Musika Eskolen proiektua abian jartzeko asmoz Euskadiko hainbat Udalekin eta Kontserbatorioekin harremanetan jarri zenean, Autonomia Erkidegoan baziren oinarrizko irakaskuntzako kontserbatorioak, erdi mailakoak eta goi mailakoak, ia denak udal kontserbatorioak ziren eta ikasle kopuru handia biltzen zuten. Ikasle haiek 1966ko Plana deiturikoan barne hartuta zeuden, hura baitzen 1990ean LOGSE iritsi artean indarrean zegoen araudia. Gazteizko Kontserbatorioa Baziren horrez gain zentro pribatuak, batzuek bazuten administrazioaren aintzatespena, eta hauek euren ikasleak aurkezten zituzten zentro ofizialetan egiten ziren azterketa libreetara. Ikasleek ikasketa hauekin lortzen zituzten titulazioak, beste karrera batzuekin batera egin zitezkeenak, espezialitateetako erdi mailako eta goi mailako tituluak ziren, goi mailako ikasketa haiek unibertsitateko goi lizentziatura baten parekoak izanik. Jaurlaritzak musika eskolen alde egin zuen apustu garbiak (edozein herritarrek musikarako aukera izan zezan, bere ikasketen aintzatespen ofiziala bilatu behar izan gabe), iraultza txiki bat ekarri zuen irakaskuntzara. Udalek, orokorrean, formula honen alde jo zuten, izan ere formula hau irakaskuntza arautuko kontserbatorio bat edukitzea baino merkeagoa zenez, biztanle gehiagorentzat balio zuen. Prozesu honen benetako protagonistak irakasleak izan ziren; 1992 1993 ikasturtean zalantza askorekin eta planteamenduan aldaketa ugarirekin hasi baitzen, material didaktiko gutxirekin eta irakaskuntzaren kalitatearen inguruko kezkekin. Bizkargi Musika eskola (Azkoitia) http:// 1966ko planeko irakaskuntzen desagerpen progresiboaren ondorioz oinarrizko mailako irakasleek jasan zuten lehenik aldaketa hau, izan ere euren ikasleen zati batek "zaharra" deitzen hasiak ginen planari heldu nahirik hainbatikasturteko azterketa egin nahi izan zuen aldi berean, beste batzuek musika amateur gisa ikasteko aukera oso pozik hartu zuten bitartean. Hamarraldi honetan, 66 plana amaitu da eta Autonomia Erkidegoak Musika Eskola mordo bat du, bai eta LOGSE planeko irakaskuntza ertainetako hainbat zentro ere, hauen artean 66ko planean Goi Mailako Kontserbatorioak izan zirenak: Bilbo, Gasteiz eta Donostia. Hauetako batzuk batxilergoko eta DBHko ikastetxe batzuekin akordioak lortu dituzte, ikasleei ikasketa hauek musika ikasketekin batera uztartzeko aukera ematen dietela. Goi mailako ikasketei dagokienez, Erkidegoak badu sortu berritako zentro bat Donostian, Musikene alegia, 2001 2002 ikasturtean LOGSEn ezarritako musika ikasketen goi mailako zikloa inauguratu zuena. Zentro honetara Erkidegoko eskola eta kontserbatorio guztietako ikasleak iristen dira, bai eta Estatuko beste erkidegoetakoak edo Frantziakoak ere. Goi mailako ikasketek irauten duten lau edo bost urteetan (espezialitateen arabera) musikaren profesionalen prestakuntza bermatu nahi da, sektore honetan dagoen eskaera zabala ase ahal izateko: solistak, orkestrako musikariak, irakasleak, konpositore zuzendariak, eta abar, euskal musikariak nazioarteko panoraman sekula baino ezagunagoak diren une honetan. Bakarlaria Bigarren urte honetan goi mailako sarbide probetara aurkeztu diren euskal ikasleen maila onak zentro guztietan egiten ari den lan bikaina erakusten du, nabarmenak baitira emaitzak. Nahiz eta titulazioari dagokionez oraindik emaitzarik ez eman, lege berriaren lehen promozioa 2005ean aterako baita, ugariak dira ganbera taldeak, koroak edo maila oneko orkestrak. Bestalde, egungo musikari (pop, rok, jazz, e.a.) dagokionez hezkuntza sistemaren hutsuneei aurre egiteko batetik ekimen pribatuak egin duen lanari esker eta bestetik egoera hau, LOGSEn dagoeneko aurrikusia, normalizatuz joan delako, MUSIKENEk eskaera horri erantzun ahal izan dio ikasturte honetatik aurrera, Jazz espezialitatean goi mailako ikasketak eskainiz.Honi buruz bidezko iruditzen zait gure erkidegoko irakaslegoari onartzea urte hauetan zehar birziklatzeko egin duen ahalegina, batez ere egungo musika eta musika tradizionalaren irakaskuntzari dagokionez. Musika ikasketen profesionalentzat prozesua ez da erraza ezta erosoa ere izan, baina, hala ere, azken hamarkadaren ondoren, hau da, aldaketa askoren ondoren, euskal biztanlegoan musika kultura bultzatzeko ahaleginen ondoren, eta musika ogibidetzat aukeratzen dutenak akademikoki onartu ondoren, etorkizuna oparoa azaltzen zaigu. Itziar Barredo, Musikeneko ikasketa burua Argazkiak: http:// http:// Euskonews & Media 200. zbk (2003 / 02 / 21 28) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria