EI ren berriak Hiri Antropologiaren II. Jardunaldiak Bilbon Eusko Ikaskuntzaren Antropologia Etnografia sailak "Hiriaren Kulturak" izenburupean antolatutako Jardunaldiak, maiatzaren 23an hasi eta 25a arte luzatuko dira. Bilbon izango diren Jardunaldietara, hamasei unibertsitate eta lau ikerketa erakunde ezberdinetako 90 aditu datoz, hainbat alorretatik helduak (gizarte antropologia, historia, ikus entzunezkoen komunikazioa, geografia, ekonomia eta zuzenbidetik). Jardunaldien irekiera gisa, Graça da Indias Cordeiro eta Antonio Firmino da Costa irakasleek "Lurraldea, identitatea eta auzoko gizarteak" gaiari buruz hitz egingo dute. Antonio Ariñok, ordea, "Bizitzaren elixirra. Elkarteen partaidetza hiriko testuinguruan" hitzaldiarekin jardunaldiei itxiera emango die. Xehetasun gehiago nahi ezkero, egitaraua kontsulta daiteke, Eusko Ikaskuntzaren webgunean: http://ikaskuntza.org/eu/jorn/jornada01.html Izena emateko epea: maiatzaren 20a arte irekia dago. Lekua (izena emateko eta jardunaldien egoitza): Eusko Ikaskuntza María Díaz de Haro, 11 1. 48.013 Bilbo Tel. 94 442 4287 Euskonews & Media 167.zbk (2002 / 5 / 17 24) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.