156 Zenbakia 2002-02-22 / 2002-03-01

Gaiak

Altzairugintzaren etorkizuna Euskal Herrian

FLOREZ ESNAL, M.A. RODRÍGUEZ IBABE, José María

Altzairugintzaren etorkizuna Euskal Herrian Altzairugintzaren etorkizuna Euskal Herrian * J.M. Rodriguez Ibabe / M.A. Florez Esnal Azken hamarkadan, Europan aldaketa asko izan da altzairugintzaren arloan. Euskal Herriko industria ere horren lekuko izan da. Alde batetik, altzairuari inoiz baino gehiago beste material moten konpetentzia areagotu zaio; bestalde, merkatua goitik behera aldatu egin da enpresa erraldoiak sortu direlako; eta horrez gain, ingurumenarekiko industriak eduki behar duen portaera, altzairugintzan eragin nabarmena izaten ari da. Bizkaiko Labe Garaiak. Argazkia: Lur Hiztegi Entziklopedikoa Hiru ikuspuntu hauek ere kontutan hartu behar dira Euskal Herriko altzairugintzaren oraina eta etorkizuna aztertzerakoan. Lehenengo bi arazoei aurre egiteko, produkzio kostuak murriztea eta produktibitatea igotzea izan da Europako (eta gauza bera beste kontinenteetako) industriaren joera nagusia. Portaera honen adibide argiak ia Euskal Herriko altzairutegi guztietan ikus daitezke, beharbada kasu bortitzena AHV arena izanik. 90. hamarkadaren hasierako krisialdiaren ondorioz, Altos Hornos de Vizcaya desagertzerakoan labegaraien historia itxi egin zen gure lurraldean, altzairuaren produkzioa nagusiki labe elektrikoaren teknologian eta txatarran oinarrituta dagoelarik. Datu hau oso garrantzitsua da, kontutan hartzen baldin bada labe elektrikoan oinarritutako altzairu produkzioa ingurumenaren ikuspuntutik egokiagoa dela (txatarra material birziklatua da eta labe elektrikoaren kutsadura labegaraiarena baino askoz baxuagoa da) . Era berean, aginte ekonomikoek (bai pribatuek baita publikoek ere) zenbait erabaki hartu dituzte azken 5 6 urteetan produktibitatea nabarmenki igotzeko eta lehia handiko produktuak garatzeko. Horren lekukoa ACB lantegi trinkoaren eraikuntza izan da. Kasu honetan punta puntako teknologia ekarri da Euskal Herrira (Europa osoan hau izan da teknologia horretan oinarrituta eraikia izan den lehenengo enpresa). Ia Euskal Herriko lantegi guztietaninbertsio handiak egin dira, instalazioak nabarmenki berrituz ondoko bi helburuekin: produktibitatea igo eta kostuak jaitsi alde batetik, eta produktu berrien ekoizpena bestetik. Lehenengo helburua betetzeko, kasu batzutan labe elektrikoak aldatu egin dira, eta ia bukaerako formen teknologien (near net shape) oinarritutako produkzio prozesuan martxan jarri dira (ACB ren kasuaz gain, aipagarria da Aceralia Largos Perfiles Olaberria lantegiak egindako berrikuntzak, isurketa jarraian ia bukaeraren formen teknologia habeei aplikatuz). Gauza bera esan daiteke isurketa jarraiaren instalazioari buruz: kasu gehienetan guztiz berrituak izan dira. Produkzioaren aldetik, aipagarria da orain nola ekoizten ari diren altzairu mota asko eta garatutako produktuak balio erantsi handiagoa daukatela, altzairuaren aplikazio zabalagoei ateak irekiz. Horren ondorioz, 80. hamarkadako garaiarekin konparatuz, zenbait kasutan lantegiak goitik behera berritu dira (produkzio fase guztiak aldatuak izan dira) eta orain produzitzen ari diren altzairu motak konplexuagoak dira. Honi esker, Euskal Herriko altzairu ekoizleek estatuko eta nazioarteko merkatuetan esparru sendo bat bereganatu dute. Bizkaiko Labe Garaiak. Foto: http:// Amaitzeko, azken hilabeteetan izandako aldaketak aipatzea beharrezkoa da. Alde batetik, neurri handi batean Euskal Herriko altzairutegiak (altzairu bereziak eta herdoilgaitzak kenduta) Aceralia taldearen partaide dira. Aceralia, Arbed eta Usinor taldeek hartutako erabakia, Europa mailan Arcelor izenarekin ezagutzen den korporazio erraldoia sortuz, aipatu beharra dago. Elkartze honek ekarriko dituen ondorioak zehazteke daude. Kontutan hartu behar da Usinor ek ez dituela produktu luzeak ekoizten (habeak, profilak, barrak, eta abar). Beraz, badirudi elkartze horrek eragin mugatua eduki dezakeela mota horretako Euskal Herriko lantegietan. Aldiz, produktu lauen arloan (bobinak, txapak, latorria,...) Usinor oso boteretsua da. Kasu honetan, produktu lauen transformazioan espezializaturikdauden lantegietan, elkartze horrek eragin handia eduki dezake, bai ikuspuntu positibo batetik baino baita ere bere iraupenean, epe erdian, zenbait itzal ilun zabaltzen (gainprodukzioa dela eta). Bestetik, EEBB jasaten ari den moteltze ekonomikoak ere eragin kaltegarria eduki dezake. Azken hilabeteetan zenbait altzairutegi handi krisi gorrian sarturik daude (Bethlehem Steel Corporation, adibidez). Egoera honetara ez dira bat batean iritsi, erabaki ekonomiko ezegoki eta zama sozial handiren ondorioa izan da. Hala ere, egoera honetaz baliatuz, altzairuaren lobby a EEBBetako gobernu federalak altzairu inportazioari zenbait muga jartzeko hasi da presioa areagotzen, dumping egiten ari dela aitzaki medio . Kontuan hartzen baldin bada Europako Elkarteak bere produkzioaren %13a esportatzen duela , aurreko proposamena aurrera baldin badoa zenbait desoreka sor daiteke gure inguruko merkatuan . Laburbilduz, Euskal Herriko altzairugintzak aldaketa eta berrikuntza teknologiko asko burutu ditu, produktuen kalitatea eta lehia nabarmenki hobetu dira, horretarako ekonomikoki onak izan diren azken urteen baliabideak aprobetxatuz. Etorkizunera begira, kontutan hartu beharko da Europan dagoen gainprodukzioa eta esportatzeko sor daitezkeen oztopo berriak. Hala ere, neurri handi batean, erronka berri hauei aurre egiteko, urte hauetan egin diren hobekuntzak egoera indartsu batean aurkitzeko baliagarriak izango direla kontsidera daiteke. (1) M. Ruth eta A. Amato, "Vintage Structure Dynamics and Climate Change Policies: the Case of US Iron and Steel", Energy Policy aldizkarian 2002. urtean argitaratzeko onartua. (2) T. Lisenby, "Nucor Corporation Testimony Before the Steel Caucus, 2001, (3) Eurofer, "Annual Report 2000". (4) Eurofer, "Report on the Economic and Steel Market Situation: Q.IV/2001, Year and Forecast Q.I/2002". J.M. Rodriguez Ibabe, ikerlaria, CEIT, Donostia M.A. Florez Esnal, ekonomilaria, Zumaiako Institutua Euskonews & Media 156.zbk (2002 / 2 22 / 3 1) EuskoIkaskuntzaren Web Orria