Efemerideak: 2002 / 1 / 18 25 1919ko urtarrilaren 18an sortu zen Zarautzen Salbatore Mitxelena, "Iñurritza" "Abendats" Iturria: Auñamendi eta Lur Gipuzkoar olerkaria. Apaiz frantziskotarra. Arantzazun, Zarautzen eta Foruan egin zituen apaiz ikasketak. Erriberrin filosofía ikasten ari zela, Espainiako Gerra Zibila hasi eta soldadu ibili zen. 1943an egin zen apaiz Arantzazun. Ondoren, Donostian egon zen hamar urtez. 1954an, berak eskatuta, Montevideora bidali zuten. Montevideon, Asuncionen eta Kuban ibili zen misiolari, harik eta, Castroren iraultzak aginpidea eskuratu zuenean,alde egin behar izan zuen arte. Hego Ameriketako lurraldeetan ibili zen gero, eta, 1962an, Suitzara bidali zuten, Espainiatik hara lan bila joandako langileen kaperau. Han hil zen handik hiru urtera ebakuntza baten ondorioz, 1965 urtean. Mitxelenaren idazlanak euskararekiko eta Euskal Herriarekiko samin arduraz beterik daude. Francoren diktadura garaian, itota ikusten zuen hizkuntzaren eta hiztunen egoera, eta horregatik eskatu zuen Ameriketara joatea. Beste aldetik fedeak asko kezkatzen zuen, eta bi ardura horiek, Euskal Herria eta fedea, uztartzen saiatu zen. Horren adierazpide dira Erri bat guruzpidean, Confixus, Guruzpidea, Euskal Samiñaren guruzpidea olerki bildumak. Lehen olerki bilduma argitaratua Arantzazu (1949) izan zen. Bilduma hura izan zen gerra ondoren Euskal Herri barruan argitaratu zen lehen liburua. Liburu hartan, zentsura arazoak zirela medio, poemaren hirugarren partea, "Bizi nai" izenekoa, argitaratu gabe gelditu zen (gero Euzko Gogoan argitaratu zen). Beste olerki bilduma batzuek izenburuak dira: Arraun ta amets (1955), Ogei kanta Arantzazuko, Aberriak min dit. Hitz lauz: Ama semeak Arantzazuko kondairan (1951) eta Unamuno eta Abendats (1958). 1977an, Mitxelenaren Idazlan Guztiak argitaratzen hasi ziren (bi liburukitan), hari buruzko azterketa lan jakingarriez lagunduta. Estiloari dagokionez, Mitxelenaren olerkigintza bertsogintza tradizionaletik oso hurbil dago, eta olerkiasko kantatzeko idatziak izan ziren. El 18 de enero de 1900 nace María de las Mercedes Isasi Fuente: Enciclopedia Auñamendi Mercedaria Misionera de Bérriz, nacida en Iurreta, Bizkaia, el 18 de enero de 1900. A los 15 años, en 1915, estudió en el Colegio de Bérriz hasta 1917. En 1927, fue recibida en el Convento como postulante. En 1935 salió como misionera para China donde fue superiora de la Casa de Ningkwo fu que iba a fundarse, pero una vez allí le destinaron al Sheng mu yuen de Wuhu una especie de isla entre los arrozales que fertiliza el río Azul donde pasó 17 años. Tuvieron que soportar la guerra entre chinos y japoneses; la guerra entre los comunistas y los soldados de Chiang kai shek, y las salpicaduras de la guerra mundial. Apoderados los comunistas de Wuhu en 1949 se desató la persecución. Fue sometida ajuicio ante el Tribunal Popular, declarándola culpable y paseándola por Wuhu con las manos esposadas para ingresar, acto seguido, en la cárcel. Después de un año de prisión la expulsaron de la China Continental marchando al Japón, a Tokyo. Volvió a la isla de Formosa donde pasó tres años en Hsinpu. En 1956 regresó a Bérriz, donde murió el 10 de enero de 1973. 1964ko urtarrilaren 21ean Luis Martín Santos, idazle, psikiatra eta politikaria zendu zen Gasteizen Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa Larache, Marokon jaoia 1924an. Bost urte zituela etorri zen Donostiara bizitzera. Medikuntza ikasketak egin zituen Salamancan eta Madrilen. 1951an Donostiako psikiatrikoko zuzendari izendatu zuten. Frankismoaren kontra ihardun zen, Alderdi Sozialistaren inguruan eta kartzelan egon zen, horregatik, behin baino gehiagotan. Medikuntzari buruzko saiakerak idatzi zituen: Dilthey, jaspers y la comprensión del enfermo mental (1955) eta Libertad, Temporalidad y transferencia en el psicoanalisis existencial (1964). Bere fama literaturatik etorri zitzaion, 1962an Tiempo de Silencio eleberria argitaratu zuenean. Bertan, ikuspegi ironiko batetik hiri handi bateko giroa agertzen du,oso teknika landu baten bidez.Eleberri hau gaztelaniazko literatura modernoan nagusienetako bat da. Hori izan zen bere obra bukatu bakarra, baina istripuz hil ondoren, zenbait testu eta eleberri bukatu gabe baten zatiak argitaratu zizkioten: Tiempo de destrucción (1975) eta Apólogos y otras prosas inéditas (1970). Hil ondoren, bere izena eman zioten Martín Santos zuzendari izan zuen erietxeari. El 22 de enero interviene Katxi en las fiestas de Oion en honor de San Vicente y San Atanasio Fuente: Enciclopedia Auñamendi Personaje que interviene en los festejos de Oyón Oion (Araba) el día 22 de enero y los siguientes, en honor de San Vicente y San Atanasio. Es figura principal de los danzantes de Oyón. Por un lado, debe poner orden en la gente que se agolpa alrededor del grupo para ver la danza y, por lo tanto, es una autoridad para con el pueblo. Por otro, cuando el ayuntamiento llega a la iglesia, el Katxi se echa en el suelo. El regidor síndico le pasa por encima la bandera hecha de pedazos de seda rojos y amarillos siguiendo el compás de la música mientras el Katxi se revuelca y da sacudidas al compás de la música. Tremolando la bandera sobre el Katxi. (http://katxi.html) En el año 1676 tiene como indumentaria un sayo. Desde principios de siglo hasta la República Española, el pantalón y la chaqueta eran rojos, ribeteado todo ello por el color amarillo, lo mismo que el gorro. Durante la República las tonalidades de la chaqueta y el pantalón eran rojo, amarillo y morado a rayas horizontales. En esta misma época fue también rojo, así como el traje de pana negro. Tras finalizar la Guerra Civil española fue rojo y se le añadieron unas ramificaciones al lado de las solapas, con alguna incrustación en el gorro. Más tarde, hacia la mitad de nuestro siglo, se le impusieron los colores que actualmente tiene: rojo y verde. Ref. G. López de Guereño y http:// Euskonews & Media 151.zbk (2002/1/18 25) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.