149 Zenbakia 2002-01-04 / 2002-01-11

Efemerideak

1950eko urtarrilak 5ean zendu zen Donostian Rosario Artola / El 6 de enero de 1542, Rodrigo Sánchez de Mercado de Zuazola dona sus bienes a la Universidad de Oñate, creada por él / El 7 de enero de 1865 nació en Rentería la bertsolari Josefa Antonia Aramberri Petriarena / 1810eko urtarrilak 10ean jaio zen Dublinen Antoine d'Abbadie

Efemerideak: 2002 / 1 / 4 11 1950eko urtarrilak 5ean zendu zen Donostian Rosario Artola Iturria: Bidegileak, Euskal Emakume Idazleak (1908 1936) Rosario Teodora Artola Elizetxea Donostian sortu zen 1869ko maiatzaren 7an. Seme alabetan gazteena izan zen. Ramon olerkari ospetsuaren alaba eta Pepe Artola famatua anaia zuen. Hogei urterekin, 1889an, idatzi zuen Euskal Erria aldizkarian Nere gitarchoari poema. Geroztik etengabe argitaratu zituen bere olerkiak eta bertsoak, 1918ra bitartean bederen. Saririk ere irabazi zuen: Oñatin, 1902an, Arantzazuko Ama Birjiñari izenekoarekin; Irunen, 1903an, Zerutako erregiña izenekoarekin; Ordizian, 1904an, Umezurtza olerkiarekin; baita Hernanin ere, 1909an; 1918an, berriz, Donostian, Aitona eta illoba izenekoarekin. Goxo eta bizi adierazten ditu bere bizipenak. Eguneroko bizitzako gaiak ditu kantagai: jainkoa, Amabirjiña, gitarra, loreak, txoriak, udaberria, urtemugak, nahigabeak eta pozak, saguak, katuak, azeriak, bere senideak eta euskaldun ospetsuak: Antonio Arzak, Joxe Zapirain, Migel Salaberri, Martzelino Soroa, Raimundo Sarriegi eta abar. Laurogei urte ondo beteak zituela hil zen, 1950eko urtarrilaren 5ean. El 6 de enero de 1542, Rodrigo Sánchez de Mercado de Zuazola dona sus bienes a la Universidad de Oñate, creada por él Fuente: Enciclopedia Auñamendi Obispo guipuzcoano nacido en Oñate entre los años 1460 y 1470. Beneficiado y cura de la Iglesia de San Miguel de Oñate, ascendió rápidamente gracias a su preclara mente. Fue inquisidor en Valencia, en Castilla y en los reinos de Aragón y en esta institución labró su fortuna con la donación hecha por los Reyes Católicos de los bienes confiscados a un grupo de judíos. Pero no fue el aspecto religioso el principal en la vida de nuestro personaje. Personalidad de gran influencia en la Corte, disfrutó de numerosos cargos públicos de la misma manera que los eclesiásticos siendo asesor del virrey de Navarra y presidente de la Real Chancillería de Granada. Su obra más importante es lacreación de la Universidad de Oñate. Obtiene del Papa Paulo III Bula para la erección de un Colegio bajo la advocación del Sancti Spiritus y una universidad unida a él. En 1553 otorga escritura en Valladolid para dotar a Oñate con los bienes y rentas necesarias. El 6 de enero de 1542 hace donación de sus bienes a la universidad. El levantamiento de la universidad fue un intento de emulación de la obra de su amigo el cardenal Cisneros. Construyó también a sus expensas el Claustro y la Capilla de la Piedad de la Iglesia de S. Miguel de Oñate. Siendo obispo de Ávila murió en Valladolid el 29 de enero de 1548, siendo enterrado en la Capilla de la Piedad, donde se hizo levantar un mausoleo. Sepulcro de Rodrigo Sánchez de Mercado de Zuazola, en la iglesia de San Miguel de Oñate (Guip.), obra de Diego de Siloé. El 7 de enero de 1865 nació en Rentería la bertsolari Josefa Antonia Aramberri Petriarena Fuente: Enciclopedia Auñamendi Bersolari nacida en Rentería el 7 de enero de 1865, vivió y murió en la misma villa, el 29 de julio de 1943. Era sobrina de Xenpelar; su madre era hermana de éste. Perdió a ambos, madre y tío, en la epidemia de viruelas de 1869, con diez días de diferencia entre la muerte de ambos. Conservaba, según nos informan, recuerdos de su tío, que nadie se cuidó de recoger a tiempo, y material escrito del mismo, que también desapareció, por desgracia. También era bertsolari escritora. Cabe destacar la polémica que sobre las neskazarras, ella lo era, sostuvo con Elicechea; las estrofas sobre la guerra del catorce; las dedicadas al carnicero Ricardo, a la ermita de la Magdalena, etc. 1810eko urtarrilak 10ean jaio zen Dublinen Antoine d'Abbadie Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa Zientzi gizon, bidaiari, etnografo eta hizkuntzalari euskaltzalea. Irlandan jaio bazen ere, aita Urrustoikoa zuen (Zuberoa). Zortzi urte zituelarik Frantziara itzuli zen bere familiarekin. Sorbonan zientzia eta geografia ikasketak burutu ondoren Brasil (1835) eta Etiopia (1837 1848)ezagutu zituen geografia, astronomia eta etnografia ikasketak eginez. Etiopiatik zientzi alor askotako material gaitza ekarri zuen, beraien artean 15.000 hitzetik gora dituen amarikera hizkuntzaren hiztegia (Catalogue raisonné de manuscrits éthiopiens). 1849. urtean itzuli zen Euskal Herrira, Hendaian finkatu zen eta Abadia jauregia eraiki erazi zuen. Zientzi helburu zehatzezko bidaiak egiten jarraitu zuen (Kairo, Atenas, Alexandria, etab.) bizitza osoan zehar. 1867an Parisko Zientzi Akademiako kide izendatua, 1892an erakunde bereko lehendakari hautatu zuten. 1853 urtean Euskal Jaiak eratu zituen Urruñan, euskal letren Pizkundean hain garrantzitsuak gertatu ziren Lore Jokoak barne zirelarik. Augustin Chahorekin lankidetzan Etudes grammaticales sur la langue euskarienne obra idatzi zuen. Euskal kulturaren hainbat idazlek Darrigolek, Bonaparte printzeak, Intxauspek, Duvoisin kapitainak, Jose Manterolak, etab. izan zuten haren eragina. Euskonews & Media 149.zbk (2002 / 1 / 4 11) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria