144 Zenbakia 2001-11-16 / 2001-11-23

Efemerideak

1857ko azaroaren 19an jaio zen Edward Spencer Dodgson euskalari ingelesa / El 20 de noviembre de 1861 fallece Miguel Joaquín Eleicegui "El Gigante de Alzo" / 1905eko azaroaren 21ean jaio zen Donostian Pilartxo Sansinenea

Efemerideak: 2001 / 11 / 16 23 1857ko azaroaren 19an jaio zen Edward Spencer Dodgson euskalari ingelesa Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa Euskalari ingelesa (1857 1922). 1857ko azaroaren 19an jaioa. 1886. Urtean hasi zen euskal hizkuntzaz arduratzen eta hogeita hamar urtez Euskal Herrian barrena ibili zen, euskaraz idatziko liburu, orri eta testuak han hemenka bildu eta argitara emanez (Kardaberaz, Mendiburu, Kapanaga, Mikoleta, Otxoa de Arin, Frai Bartolomé eta Leizarraga). Liburu aztertzaile nekaezina izan zen eta Vinson en euskal bibliografiari eginiko gehigarria eman zuen argitara (Supplément á la Bibliographie Basque, 1892). Izaera biziko gizona zen, eta eztabaida gogorrak izan zituen bere garaiko euskaralari batzuekin (Azkuerekin bereiziki). Tesi bat egin zuen Leizarragaren Testamendu Berria obrako aditz formen komunztadurari buruz eta poemak idatzi zituen euskaraz. El 20 de noviembre de 1861 fallece Miguel Joaquín Eleicegui "El Gigante de Alzo" Fuente: Enciclopedia Auñamendi "El Gigante de Alzo". Fue el hombre más alto de la Europa de su tiempo. Medía 2,27 m. de altura. La anchura, es decir, la distancia de mano a mano con los brazos en cruz era de 2,42 m. Su peso máximo, 212 kgs. Como en ninguna zapatería había calzado a su medida llevaba zapatos hechos a la medida de 39 cm. de longitud. Todavía se conservan los guantes de cabritilla que usaba, hechos en París, que medían 31 cms. del dedo pulgar al meñique. Los dos sombreros de copa conservados mide cada uno de ellos 3/4 puntos, o lo que es igual, 62 cms. de circunferencia. Nació en el caserío Ipintza zar, de Alzo (Guip.) el 10 de julio de 1818, falleciendo el 20 de noviembre de 1861. El primer viaje de exhibición fue a Bilbao, viajando en carro. Después recorrió multitud de poblaciones europeas causando gran sensación. Le visitaron cuatro reyes: Isabel II de España, Luis Felipe I de Francia, María de la Gloria en Portugal, y Victoria I en Inglaterra. Según cuenta G. de Mújica, algún empresario, que veíauna buena mina en exponer al público un matrimonio de gigantes, reunió un día a una inglesa y al guipuzcoano, y les preguntó si querían casarse. La inglesa dijo en seguida que sí, pero el guipuzcoano, dirigiéndose a su padre que le acompañaba, exclamó: Aita guazen Altzo ra; padre, vamos a Alzo. Grabado de la época representando a Miguel Joaquín Eleicegui "El gigante de Alzo", con su padre (izda.) y su hermano (dcha.) (Arch. Museo S. Telmo) 1905eko azaroaren 21ean jaio zen Donostian Pilartxo Sansinenea Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa Donostian sortu zen 1905eko azaroaren 21ean. Gazterik umezurtz gelditu zelarik, 15 bat urte zituela edo, osaba izeben etxean bizi izan zen Tolosan. Bere osaba hori Doroteo Ziaurritz sendagile eta politikari euskaltzale ezaguna zen. Etxeko giro hartatik zetorkion, noski, Pilar Sansineneari euskaltzaletasuna eta abertzaletasuna. Hurbil hurbiletik bizi izan zuen Tolosako lehen ikastola, Euzkel Ikastola sortzea. Eusko Ikaskuntzaren laguntzaz ikastolak etenik gabe iraun zuen 1936ko gerra bitartean. Pilar Sansinenea hasiera hasieratik izan zen ikastolaren urgazle, Iñaxi Munita eta beste andereñoiei laguntzen, ikastolak bere gelak Gorriti plazan zituenean. Neska mutilak batera hezitzea onartu zuen lehen ikastolatakoa izan zen Tolosakoa: tradizio karlista sakona zuen herrian oztopo eta eragozpen ugari gainditu behar izan zituzten hartara iristeko. Pilar Sansinenea gaztetarik egon zen sartuta politika gauzetan; 1931an Emakume Abertzale Batza sortu zenean Tolosan, lehendakari izendatu zuten. Eusko Ikaskuntzako udako ikastaroa 1932an. Pilar Sansinenea (janzki iluna darama). Argazkia: Auñamendi Eusko Ikaskuntzak berebiziko garrantzia izan zuen urte haietan, ikastoletan ernetze bidean zen hazia ihar ez zedin. Indarrak bildu eta pedagogia berrietan sakontzeko bilkurak maiz antolatzen zituen, eta horietan harreman estua izan zuten hasieratik Iñaxi Munitak, Elbira Zipiriak eta Pilar Sansineneak. Gerra aurretik Jexux Elosegi argazkilariarekin ezkonduzen, eta ordutik aurrera lehen baino indar handiagoz murgildu zen politika lanetan. Gerra sortu eta frankistek Tolosa hartu zutenean, Hondarribira joan ziren, eta handik Ziburura lehendabizi eta Sarara gero. Eusko Jaurlaritzak antolaturik, 1938an Eresoinka abesbatzan ibili ziren senar emazteak Europan barna euskal izaeraren berri ematen. Bigarren Mundu Gerraren aurretik, bi urtez (1939 40) senarra Tarbeseko (Frantzia) arma fabrikan ari izan zen lanean, baina alemanen erasoa gertu zela eta, Euskal Herrira itzultzea erabaki zuten; Jexux Elosegi "batallón de trabajadores"ean Oiartzungo Aiako errepidean lan egitera beharturik egon zen hilabete batzuetan. Pilartxoren familiak Pasaia Donibanen arrain olio bitaminikoak egiteko fabrikan urte batzuetan lan egin ondoren, senar emazteak Donostiara joan ziren bizi izatera, Ulia auzora. Senarra gaixotu zenean Tolosara itzuli ziren betiko. 1979an alargundu zelarik, Pilar Sansineneak ez zion inoiz utzi euskaltzaleei laguntzeari. Bertan hil zen 1997ko abuztuaren 28an, laurogeita hamaika urte zituela. Euskonews & Media 144.zbk (2001/11/16 23) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria