146 Zenbakia 2001-11-30 / 2001-12-14

Efemerideak

1588ko azaroaren 30ean Juan de Antxieta, azpeitiar eskulturagilea, Iruñean zendu zen / 1879ko abenduaren 2an Aurelio Arteta margolari bizkaitarra jaio zen Bilbon eta 1940ko abenduaren 10ean hil zen Mexicon / El 8 de diciembre de 1779 John Adams, segundo presidente de Estados Unidos, desembarcó en El Ferrol, desde donde se dirigió a Bilbao

Efemerideak: 2001 / 11 30 / 12 14 1588ko azaroaren 30ean Juan de Antxieta, azpeitiar eskulturagilea, Iruñean zendu zen Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa Euskal eskulturagilea, Azpeitian jaioa 1540 inguruan. Euskal Herriko eskola erromanistaren sortzailea izan zen. Italian egin zituen ikasketak eta handik ekarri zuen Jacopo Della Quercia eta batez ere Michelangeloren eragina. Erretaula ugariren egilea izan zen: Tafallakoa, Kasedakoa, Zumaiakoa, Baionakoa, Euskal Herrian; eta kanpoan Briviescakoa, Burgosko katedralekoaren zati bat, Huelgaskoa, Martin Ruiz de Zubiaterekin batera, Jakako Seoko Trinitate ko erretaula, Zaragozako Seoko San Miguel koa. 1578 inguruan Iruñean bizi izan zen; aldi horretan berebiziko eragina izan zuen Euskal Herriko artisten artean, mende batez haren eraginak bateratu baitzituen Euskal Herriko arte joerak. Juan de Antxieta. "Kristo gurutzean" (Nafarroa) (Artx. J.E. Uranga). Iturria: Auñamendi 1879ko abenduaren 2an Aurelio Arteta margolari bizkaitarra jaio zen Bilbon eta 1940ko abenduaren 10ean hil zen Mexicon Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa Madrilgo San Fernando Arte Ederretako eskolan ikasi zuen (1897tik aurrera) eta 1902an Parisa abiatu zen, Bizkaiko Diputazioak emandako bekari esker. Han artista flamendarren errealismoa, Albert Baertsoen margolariaren lana eta Paul Verhaeren poesia ezagutu zituen Belgika aldera eginiko bidaietan. Italian, Giotto edo Rafaelen muralek eragin handia izan zuten berengan. Beka bukaturik, Bilbora itzuli zen eta 1911. urtean Euskal Artisten Elkartea sortu zuen beste hainbat artistarekin batera. Erakustaldi batzuen ondoan, 1921ean egin zuen lehen murala (Banco de Bilbao, Madril). 1924ean, Bilboko Arte Modernoko Museoko zuzendari egin zuten, baina hiru urteren buruan utzi behar izan zuen kargua. 1925ean bere bigarren murala burutu zuen (Logroñoko Seminarioko kapera), 1930. urtean Espainiako Margolaritza Saria eman zioten Las Bañistas koadroagatik, eta 1932an lehen domina irabazi zuen Espainiako Arte EderretakoErakustaldian, kutsu kubista nabaria ageri duen Naúfragos koadroagatik. Gerra Zibilaren hasieran Madrilgo Pintura Eskola Goreneko irakaslea zen. 1938an Miarritzen egokitu zen, eta gai bakartzat gerra zuten koadroak margotu zituen. 1940. urtean Mexiko aldera abiatu zen eta bertan hil zen, abenduaren 10ean, tranbien arteko elkar jotze baten ondorioz. "Despedida de las lanchas", A. Arteta. Iturria: Auñamendi Bi oinarri nagusi ditu Artetaren pinturak: marraren nagusitasuna, marrazki azkar, bizkor eta zorrotzaren garrantzia, eta pertsonaiak gizartearen baitan kokatzea, obra guztia kutsu sozial batez janzten duena. Abstrakziotik urrun betiere, Artetak kubismo aldera jo zuen, nolabait, bere garapenean; marrazkiaren oinarrian, bolumenak eta kolore apalek, argilunik gabeak, gorpuztu zuten haren lana. Artetaren joera soziala, bestalde, nagusi izan zen bere lan guztietan. Euskal tradizio etnografikoaren moztuz, lan giro berriak, lantegiak, hartu zuen leku bere lanetan: itsasoko jendea, meatzariak, langileak giro urbanoetan kokatuak. Artetaren lanari ez dario, ordea, inolako iraultza usainik. Eguneroko ikuskariak dira. Lan gutxi utzi bazituen ere (bere buruarekin larri, ezabatu eta berregin zituen margolan asko eta asko), Aurelio Arteta euskal pintura sozialaren aitzindaria eta lehen mural egilea izateaz gainera, Euskal Herriak eman duen margolari garrantzizkoenetakoa da. El 8 de diciembre de 1779 John Adams, segundo presidente de Estados Unidos, desembarcó en El Ferrol, desde donde se dirigió a Bilbao Fuente: Enciclopedia Auñamendi Segundo presidente de los Estados Unidos que estuvo en Bilbao en 1779. Desembarcó en el Ferrol: el 8 de diciembre de dicho año en arribada forzosa. Entra en el País Vasco por Pancorvo. Nos dice que las montañas de Pancorvo constituían la antigua frontera entre Castilla y Vizcaya. En el puente de la Rada varios oficiales le piden cortésmente el pasaporte. Añade que el suyo se lo había expedido el Gobernador de Galicia y que, leído con gran respeto ledejaron pasar. Pernoctó con su séquito en Espejo (Alava) y continuó el camino por Orduña. Aquí el administrador de la Aduana desistió de registrar sus baúles cuando conoció de quien se trataba. Adams preparó el importantísimo estudio Defence of Constitutions of Governement of the United States of America con una extensión de más de 1.000 páginas. En esta obra figura una información sobre el sistema democrático vizcaíno que influyó en algún aspecto en el sistema americano. La obra fue impresa en Londres el año 1787 y fue leída por gran número de personas gracias al apasionamiento existente en Norteamérica en el momento en que la Convención de Filadelfia iba a comenzar sus trabajos. El texto referente a Vizcaya va precedido de una breve introducción histórica a la que siguen diversas observaciones y, finalmente, un breve estudio de la organización de los poderes públicos en Vizcaya. El informante de Adams debió ser el bilbaíno Gardoqui que por cierto, podía haberle informado con más detenimiento y amplitud. Euskonews & Media 146.zbk (2001/11 30/12 14) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria