149 Zenbakia 2002-01-04 / 2002-01-11

Gaiak

Ariketa fisikoa eta osasuna. 'Mugimendu terapia'

ARRATIBEL, Iñaki

Ariketa fisikoa eta osasuna. "Mugimendu terapia" Ariketa fisikoa eta osasuna. "Mugimendu terapia" * Iñaki Arratibel Egungo gizarteak gero eta garrantzia handiago ematen dio osasunaren prebentzioari, eta horretarako, ariketa fisikoari buruz edo orokorrean kirola egiteari buruz, asko hitz egin da. Ez da berria ariketa fisikoak osasuna mantentzeko erabateko garrantzia duela, eta prebentzio mailan puntu zentrala hor kokatzen dela. Baina osasuna ez dugu soilik kontzeptu mediku batetik ikusi behar, ikuspuntu askoz ere zabalago batetik baizik.Ariketa fisikoak dakarren onura beste arlo ezberdinetan ere kontuan eduki behar da: Ongizate psikologikoa Stressa murriztu Bakoitzaren burutzapena Tentuaren aldaketa Egoera mediku edo fisiologikoa e.a. Osasuna bakoitzaren oharpen eta norberaren egoeraren arabera ikusiko dugu, eta ezin da ahaztu ez duela beti ariketa fisikoak, edo kirolak, osasuna suposatzen. Bai bihotzaren gaixotasunen prebentzioan, bai hipertentsioan, gizentasunean, diabetean edo eta hezurretako gaixotasunetan, programa ezberdinak bultzatzen dira munduan zehar gizartearen osasuna mantentzeko. Ez da berria ariketa fisikoak gorputzean duen eraginarengatik: Bihotz zirkulazio funtzioa hobetzen da: * Bihotz maiztasuna jaitsi * Esfortzuaren ekonomia hobetu * Bihotzeko eta giharreko oxigenoaren garraioa handitu * Odol hodien kopuru eta tamaina hobetu * Tentsio arteriala kontrolaren hobekuntza Hezur gihardura: * Patologi osteoartikularrak hobekuntza edo eten * Indarra handitu eta horrela lesioak murriztu * Osteoporosiaren aurka lan egiten da * Artikulazioen flexibilitatea hobetzen du Metabolismoa: * Gluzemiaren kontrola hobetzen da, eta horrela intsulinaren beharra gutxitu * Gizentasuna kontrolatzen du * Lipidoen irudia hobetzen da: Triglizeridoen edukia gutxitu, Colesterolaren zatien proportzioa hobetu Honek, gorputzak bere energia lortzeko bide metabolikoak eta lanaren intentsitateak suposatzen duen stressa murriztu edo jaitsi egiten du. Aldaketa guztihoni orokorrean lanaren ekonomiaren hobekuntza deritzen zaio eta lan fisiko berdina betetzerakoan gastu biologiko gutxiago behar denean lortzen da. Honela, gorputzeko sistema guztiek erosoago lan egiten dute eta oxigenazioa egokiagoa da. Esandakoa garbi badago, erraz uler daiteke jarduera ezak edo geldotasunak gizakiengan ezintasun eta gaixotasun asko agertu arazi ditzakeela. Bide hau jarraituz, egun ariketa fisikoa tresna prebentibo garrantzi bezala erabiltzen da, baina ez bakarrik modu horretan, prebentzioan, baizik eta gaixoek dituzten patologi ezberdinen errekuperazioan ere (arnas aparatuan, metabolikoak, hezur artikularrak, e.a.). Ariketa fisikoarekin lortu daitezkeen helburuak, fisiologikoetaz gain, ezberdinak dira: Funtzio organikoak hobetzen ditu Bizimodua aldatzen du Karga psikologikoa orekatu eta indartzen du Esfortzurako ahalmena handitzen du Norberaren ariketarako mugak irakasten ditu Ariketarekin agertzen diren sintoma eta seinalek ezagutzen laguntzen du Honekin, ariketa fisikoak izaten dituen stress fisikoaren egoera, aldaketei inongo beldurra ez izatea eta normaltzat hartzea lortu nahi da. Sarritan, beldur gehiago izaten da ariketa fisikoan agertzen den disneari edo gihar molestiei, gaixotasuna berari baino. Horregatik, ariketa fisikoa beste tresna terapeutiko bat bezala planteatzen denean, garrantzi handia izaten du alde psikologikoak Mugimendu Terapian duen inplikazioa. Mugimendu terapiak, ariketa fisikoa tresna terapeutiko bezala erabiltzerakoan, beste urrats bat eman nahi du. Honek esan nahi du, ez dela bakarrik tresna prebentibo bat, baizik eta errehabilitazioan erabili daitekeena, eta erabiltzen denean, beti terapiaren osagarri bezala. Ariketa fisikoarekin bilatzen dena osasun egoera onargarri batera itzultzea da, gaixoek modu horretan bizitza ahal duten egokien mantendu dezatela. Ariketa fisikoak eskaintzen duena eta erabilera arloak hauek dira: bihotz gaixotasunetan, bai prebentzio eta bai errehabilitazioan. Arlo hau izan da lehenamugimendu terapian minbizi gaixoetan: batez ere terapia ezberdinen errekuperazioan, nahiz eta minbizi batzuen prebentzioan ere are eta garrantzi gehiago izan (bularrekoan, Colon hestearen minbizian, e.a.) gizentasuna, bai ume bai helduetan. Umeetan gizentasunaren prebentzioa da erabateko garrantzia duena, baina helduetan ez da gutxiago, II motako diabetean derrigorrezkoa baita. Hala ere, ez da ahaztu behar diabete mota horretako prebentzioa ume garaian hasten dela arnas gaixotasunetan: asma, bronkitis kronikoak aparatu lokomotorean, postura ez egokien ondorioen patologien prebentzioan, lesio artikularren errekuperazio edo/eta mobilizazioa mantentzean Ez dira hauek arlo bakarrak, azken urteotan ere beste gaixo edo patologien errekuperazioan ariketa fisikoa erabiltzen ari delako: IHESa, psikiatria, e.a. Baina mugimendu terapia aipatzerakoan garbi utzi behar da tresna terapeutiko lagungarri bat bada, profesionaltasunez erabili behar dela eta ez edozein moduan, bestela onuragarria izan beharrean kaltegarria bihurtu daitekeelako. Aktibitate fisikoa sendagai bezala ulertu behar da eta mediku batek agindu, banan banan dosifikatu eta kontrolatu behar du. Substantzi farmakologiko bat bezala mugimendu terapian kontuan hartu behar dira Mota, Dosiak, Adierazpenak eta Debekuak. Hau dela eta Mugimendu Terapian: Ahalmenaren balorazioaren kontrola, adierazpena eta dosifikazioa medikuari dagokio. Ariketa egitea, esfortzuaren kontrola eta ariketaren aldaketa Ariketa Fisikoko profesionalari dagokio. Hona iritsita, aipatu egin behar da, Mugimendu Terapian egindako ariketa fisikoa norberarena izan behar duela, bai pertsona bakoitza ezberdina delako, baina gaixotasun bakoitza ezberdina delako ere, eta are gehiago gaixotasunaren fase ezberdinak ere aldakorrak direlako. Horregatik, eta amaiera moduan, azken ideia batzuk azpimarra nahi nituzke: Ariketa fisikoak bere arriskuak ditu, baina onurak gehiago dira Norberaren mugak argi eta garbi finkatu behar dira, une ezberdin guztietan Kontrolikgabeko aktibitate fisikoak gaixotasunean arrisku bat gehiago suposa dezake Sedentarismoak kalte egin dezake, bai gaixo bai osasuntsuetan Ariketa fisikoak egoera fisiko eta psikikoan lagundu dezake Mugimendu Terapia osasunerako eta terapiarako tresna garrantzitsu bat bada, osasun publikoak beste terapiak bezala kontuan hartu beharko luke eta ez bakarrik errealitatera eraman ez den hipotesi onartu bat bezala. Iñaki Arratibel, SHEE IVEF. Soin Hezkuntzarako Euskal Erakundea Euskonews & Media 149.zbk (2002 / 1 / 4 11) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria