145 Zenbakia 2001-11-23 / 2001-11-30

Gaiak

Udal Kultur Ekintzak. Portugalete

Institucional

Portugalete Portugalete * Portugalete hiria XIV. mendean fundatu zen, itsasadarraren ertzean fundatu ere; horrek ekarri dio Portugaleteri zabalik egotea munduari eta munduko kulturei, tradizioen nortasuna gutxitu gabe, Udalak beti ere jakin baitu hala tradizioari eusten nola tradizioa aberasten, abangoardiarekin lotuz, hain zuzen. Horregatik, Udalaren kultur politikak batez ere aniztasuna eskaini nahi du: betikoa eta kultur fenomeno berriak alegia. Kultura Sailak arte adierazpide asko sustatzen du. Horietako batzuk dira literatur sormena, literatur solasaldiak, antzerkia, pintura, komikia, ikus entzunezkoak, abesbatzak, euskal musika tradiziozkoa, musika modernoa, dantzak etab. Horietaz betetzen ditugu beraz hamaika erakustaldi, lehiaketa eta sariketa, sormena sustatu nahian eta, aldi berean, herritarrei ezagutarazteko xedez. Portugaletek teknologia berriak baliatzen ditu bai bere kultura munduratzeko bai portugaletetarrei informaziorako irispidea emateko. Edozein ordenagailu erabiliz, bada, jakin dezakegu Udalaren kultur egitaraua, Udalak bi web gune baititu: bata erakundearena (eta bestea sustatzeko helburuzkoa (Horretaz gainera, udaletxeko helbide elektronikoak ere eskuragarri daude. Horiei guztiei esker jakin dezakegu zein ekitaldi antolatu diren, kultur agendak zer dakarren, zein deialdi dauden indarrean, Udalak zer eman duen argitara, etab. Aldi berean Udalari helaraz diezazkiokegu kexuak edo iradokizunak. Era berean, teknologiei esker munduko kultur informazio guztia eskuragarri dugu Portugaleten. Bizi garen egunotan informazioari iristea ezinbestekoa delarik, Portugaleteko Udalak Interneten dohainik sartzeko aukera ematen du hainbat bulegotan, baina batez ere udal liburutegian, bertan baitaude instalaturik Puntonet Programa eta CD ROM bidez bilatzeko dorre batzuk, multimedia kontsultak egiteko. Esan bezala, geure tradizioak ezagutarazteko eta horiei eusteko ere baliatzen gara teknologia berriez. Hortaz esan behar da Portugalete harro dagoela bere ohiturabereziez eta horren argibiderik argiena herriko jaiak ditugu: Andra Mari Giakoa (Berriztasuna elkarteak antolatua), Santiago jaia (Elai Alai elkartearekin batera antolatua), San Antonio, San Pedro, Gurutze jaia edo patroi jaiak, San Rokeren omenezkoak. Jaien bitartez ederki transmititu ditugu portugaletetarrok geure ohiturak belaunaldiz belaunaldi. Antolatzen dituen ekitaldi guztietan Udalak euskararekin duen konpromisoa erakusten du. Herritarrei datorkien informazio guztia hizkuntza bietan idazten dugu eta horretarako bidea ematen duten ekitaldiak ere (haurrentzako emanaldiak, antzerkia, etab.) euskaraz eta gaztelaniaz egiten ditugu. Kultur egitaraua adin guztietako lagunei begira prestatzen dugu. Haurrek, esaterako, badute antzerkia, jolasak, musikaldi didaktikoak... eta nagusiek, aldiz, txitxarrilloak edo dantzatzekoak, Udal Bandaren kontzertuak, abesbatzak eta antzerkia ere bai. Ekitaldi guztietako (musikaldiak, erakusketak, orotariko emanaldiak etab.) sarrera doanekoa da denontzat, kultura sustatu eta herritar guztiei helarazi nahi diegulako seinale garbia. Kultura Sailaren zerbitzuak Atal honetan aipatuko ditugu udal zerbitzu iraunkorrak, hau da, toki finkokoak, udal langileek eginak udal egituraz baliaturik eta egitarau jakinetatik kanpokoak. UDAL LIBURUTEGIA Euskadiko liburutegien sareko kidea da. Sarearen erabiltzaileek 40.000 bat liburu har dezakete zuzeneko maileguz edo liburutegi arteko maileguz. ARTXIBO HISTORIKOA. Udal liburutegiaren bulegoetan dago. Erdi Aroaren azken aldetik 1950. urtera bitarteko agiriak biltzen ditu historia sailean. SANTA KLARA KULTURTEGIA XVII. mendeko komentu zaharra da, Santa Klararen ordenakoa. Zaharberritu ondoren, herriko kulturtegi bilakatu dugu. Hiru alde desberdin ditu: kultura sustapeneko zerbitzu teknikoarena, Musika Eskola eta Gazteentzako Informazio Bulegoa. Santa Klara kulturtegian ekitaldi ugari egiten dira: kongresuak, mintegiak, askotariko erakusketak, lantegiak, ikastaroak, solasaldiak, hitzaldiak, etab. UDALARENMUSIKA BANDA. Kontzertuen urteko egitaraua du. Oro har, hamabostean behin egin ohi du musikaldia Solar plazako kioskoan. Estilo desberdinetako musika eskaintzen du. Bandaren parte hartzea ezinbestekoa da herriko jaietan. Zabalkunde egitarauak LEHIAKETA SARIKETAK Kultura Sailak bizialdi luzeko lehiaketak antolatzen ditu. Horiei esker Portugalete erreferentzia gune bilakatu da hainbat diziplinatan. "Portugalete Uri Urena" Komiki Lehiaketa eta Aire Zabaleko Margo Sariketa urtero egiten ditugu; "Mariano Ciriquiain Gaiztarro" Ikerketa Historikoaren Saria, aldiz, bi urtean behin; eta Albokaz Lagundutako Jota Lehiaketa San Roke jaietan antolatu ohi da. Horietaz gain, beste lehiaketa batzuk ere baditugu, garrantzia txikiagokoak: San Roke Jaietako Kartelaren Lehiaketa, kasu. GERTAKARI HANDIAK Gabonetako Egitaraua. Kultura zabaltzeko egitarauko osagarri funtsezkoak dira Gabonetako egitaraukoak: batez ere, kalitate handiko antzerki emanaldiak, haurrei begirakoak, eta, jakina, Olentzero eta Errege Magoen Kabalgata. Jai egitaraua. Gure jaiak handi handiak izaten direnez gero, inguruko herrietako jendea ekarri ohi dute Portugaletera. Jaietako ekitaldietako batzuk nabarmenduko ditugu: Tradiziozko jaiak Andra Mari Giakoaren jaia, Berriztasuna taldeak antolatua. Patroien jaiak Santiago jaia. Santiago egunean, besteak beste, Munduko Dantzak izeneko ikuskizuna antolatu ohi da. Bertan hartzen dute parte Nazioarteko Folklore Jaialdiko taldeek. Dantzaldiaren amaieran su ikusgarriak aireratu ohi dira. San Roke jaiak. San Roke jaien egitarauak tradiziozko ekitaldiak ditu, jai eta kultura alorrekoak (diana, danborrada, bajaldia, gastronomia lehiaketak...), eta, horietaz gain, askotariko emanaldiak, bigantxak, su ikusgarriak, azoka barrokoa eta beste hamaika ekitaldi benetan erakargarri. BESTE EGITARAU INTERESGARRI BATZUK KAFE ANTZERKIA. Santa Klara kulturtegian antzezlan txikiak eskaini ohi ditugu. KULTUR KAFEA SOLASALDIAK. Hainbat idazle ospetsu izan gara gurean, hala nola Espido Freireeta Fernando Sánchez Dragó. GAZTE ABESBATZEN NAZIOARTEKO ASTEA. Portugaleteko Abesbatzen Astean kalitate handiko eta hainbat herrialdetako abesbatzek hartzen dute parte. Emanaldiak Andra Mari basilikan egiten dituzte. OTXOTEEN NAZIOARTEKO LEHIAKETA. Portugaletek autonomia erkidegoko otxoterik zaharren eta ospetsuenetako bat du: Danok Bat otxotea alegia. Horregatik Portugaleteko Udalak otxoteen inguruko hitzaldiak eta musikaldi asko prestatzen ditu. Eta hauek ere baditugu zabalkunde egitarauan: Inauteriak, txitxarrilloak, auzuneetako jaiak, haurrentzako jarduera iraunkorrak, etab. ERAKUSKETAK Santa Klara kulturtegian garatzen da batik bat erakusketen egitarau iraunkorra. Bertan herriko egileen artelanak ikus ditzakegu, beste erakunde batzuek antolatutako erakusketak eta enpresa espezializatuek prestatutakoak, oso interesgarriak, ere bai. Etorkizuneko proiektuak Salazar dorrea, Erdi Aroko dorretxea, Lope García de Salazar bandokide kronikariarena. Udalak 2000. urtean erosi zuen eta berreraikitzen ari da. Turismo zereginetarako erabiltzeaz gain, Herriaren Museoa instalatu nahi du Udalak dorretxean. Itsas Etxea, Nerbioi itsasadarraren ertzean egindako eraikin abangoardiakoa. Estatuak finantzatu behar du Industria eta Itsasadarraren Museoa bertan egitea. Halaber lagako ditu Bizkaiko Labe Garaien fondoak (makineria, margolanak, tapizak, etab.), industriaren iraganaldiaren erakusgarri. Elkarteak Portugaleten kultur elkarte asko eta asko daude. Oro har euskal kultura, dantzak eta abarrak lantzen dituzte. Dantzaldiak "Portugalete uri Urena" Txikien Dantzaldia, Berriztasuna elkartearen ardurapekoa. "Andra Mari Giakoa" Folklore Dantzaldia, hau ere Berriztasuna elkartearen ardurapekoa. Folklore Jaialdi Nazioartekoa, Elai Alai dantza taldeak antolatua. Beste hainbat ekitaldi Udalak eta kultur elkarteek, batera, beste jarduera interesgarri batzuk prestatzen dituzte: Txakurren Nazioarteko Erakusketa, Lora Barri elkartearen ardurapekoa. Nekazaritza azoka, BBKren ardurapekoa.Zenbait web gune interesgarri: alai.org Euskonews & Media 145.zbk (2001/11/23 30) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria