143 Zenbakia 2001-11-09 / 2001-11-16

Gaiak

Resurrección María de Azkueren Omenaldirako sarrera hitzak

BAZÁN, Iñaki

Resurrección María de Azkueren Omenaldirako sarrera hitzak Resurrección María de Azkueren Omenaldirako sarrera hitzak * Iñaki Bazán Eusko Ikaskuntzak eta Lekeitioko Udalak kultur ekintzak gauzatzeko lankidetza akordio bat sinatu zuten 2001eko martxoaren 2an Udalbatza Aretoan, kazetarien aurrean. Eusko Ikaskuntzaren aldetik Bizkaiko lehendakariordeak sinatu zuen, Anton Erkorekak, eta Lekeitioren izenean bertako lehenengo zinegotziak, Jaione Murelagak. Maite Garamendi artxibozainaren eta lerro hauen egilearen asmoak bateratzearen ondorioa izan zen berau, eta gerora Kultura zinegotzia ere atxikiko zitzaion, Andoni Seijo. Lana elkarrekin egiteko interes hau, María Díaz de Harok 1325ean Lekeitiori forua eman zioneko 675. urteurrena ospatzearen ondorioz sortu zen. Bestetik, helburu hau bete ahal izateko Koro Murok Eusko Ikaskuntzaren bidez egin duen lana eskertu nahiko nuke. Zeregin guztien artean lehenengoak, Resurrección María de Azkue ospetsuari nolabaiteko omenaldi bat eskaintzea izan behar zuen, halabeharrez. Izan ere, aurtengo azaroaren 9an, bere heriotzaren 50. urteurrena ospatzen da. (Argazkien gainean clik egin haundiagoak ikusteko) Resurrección María Bustoaren de Azkueren xehetasuna. omenezko Egilea: Miguel eskultura, izen Muñoz. bereko kalean, Argazkia: Iñaki San Joseren Bazán. elizaren alboan. Egilea: Miguel Liburuaren Muñoz. xehetasuna. Argazkia: Iñaki Egilea: Miguel Bazán. Muñoz. Argazkia: Iñaki Bazán. Udalak eta Eusko Ikaskuntzak, jende guztiaren interesekoa izango zen egitarau anizkoitz eta iradokitzaile bat prestatzeari ekin genion. Bost puntu landu genituen: Resurreción María de Azkueren bizitza eta obrari buruzko hitzaldi ziklo bat; Santa Maria elizan Azkueren musika kontzertu bat; Eusko Ikaskuntzaren Euskonews aldizkari elektronikoan ale berezi bat; erakusketa bat, Euskaltzaindiaren ezinbesteko laguntzari esker; eta hainbat ekintza ludiko, hala nola Ikastolak egindako antzezpenak,dantzak eta musikan izan diren nobedadeen aurkezpenak, Oskorriren azken diskoa, zehazki esateko. Omenaldia 2001eko azaroaren 9tik 25era bitartean eskainiko zaio. Aditu ospetsuak bilduko dira hitzaldiak emateko: Patri Urkizu, UNEDeko irakaslea; Mertxe García, Eusko Ikaskuntzako Folklore Saileko lehendakaria; Ana Toledo, Deustuko Unibertsitateko Literatura irakaslea; José Antonio Arana, Euskaltzaindiako kidea; eta Itziar Laka, Euskal Herriko Unibertsitateko Linguistika irakaslea. Aztertuko diren gaiak, Azkuek bere obran zehar gehien landu zituenak izango dira: euskara, herri literatura, musika eta antzerkia. Musikaren arloari dagokionez, funtsezkoa izan da Ángel Ugartebururen koordinazioa, Mertxe Garcíarekin batera partiturak hautatzeaz arduratu baita, eta, garrantzitsuagoa dena, banda, koru eta instrumentu bakarlariek interpretatu ahal izateko egokitzapenak ere egin ditu. Prestatu duen egitarau anizkoitzaren barruan, honako hauek hartzen dut parte: Lekeitioko udal bandak, Miguel Arrietak zuzenduriko txistulari taldeak, Aitor Olea organistak, Lekeitioko Santa Maria Elizaren Koroak, eta berak ere bai, tronpeta jotzen. Kontzertu honetan azalpen argitzaileak ere emango dituzte, Azkueren obra musikala gutxi ezagutzen dutenek ere dastatu ahal izan dezaten. Lekeitiar hau 1864an jaio zen, Apalloa kalean, María Díaz de Harok 1325ean emandako hiri gutunaren ondorioz sortutako hiriaren kale nagusietako batean. Bere etxetik metro gutxi batzuetara zegoen eskolan nautika ikasi zuen, gaur egun bere izena daraman kalean. (Argazkien gainean clik egin haundiagoak ikusteko) Resurrección María Resurrección de Azkue jaio zen María de Azkue etxea, Lekeitioko jaio zen etxeko Apalloa kalean. oroigarri Argazkia: Iñaki plaka. Bazán. Argazkia: Iñaki Bazán. Argazkia: Iñaki Bazán. Baina apaizgintzaren deia sentitu orduko, azkar baztertu zituen gaztetako arinkeria hauek. Vitoria Gasteizko seminarioan egin zituen ikasketak, hantxe zegoela Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurraldehistorikoetako gotzaintegiaren egoitza, eta ondoren Salamancako Unibertsitatean Zuzenbide Kanonikoa ikasi zuen. Musikako ikasketak Brusela eta Koloniako kontserbatorioetan egin zituen. 1888an, Bizkaiko Diputazioak Bilboko Institutuan konbokatutako katedra bat irabazi ostean, lehiakidetzat Sabino Arana Goiri eta Miguel de Unamuno izan zituela, euskara irakatsi eta ikertzeari ekin zion, eta 1918an eman zuen hurrengo pausoa, Oñatin ospatutako Eusko Ikaskuntzen I. Kongresuaren baitan hego Euskal Herriko lau Diputazioek Eusko Ikaskuntza eratzea erabaki zutenean. Era berean, euskara zaintzeaz arduratuko zen organo bat sortu zuten, Euskaltzaindia, 1919an autonomia eskuratuko zuena. Lau akademiko sortzaileen artean Resurrección María de Azkue daukagu, eta bertako lehendakari izango zen, 1951n hil arte. Omenaldi honen bidez, Eusko Ikaskuntzak bere xede nagusienetako bat beteko du: dibulgazioa. Zentzu gutxi izango lukete bertako bazkideek egiten dituzten ikerketek, bertatik ateratako ondorioak herritarren artean zabalduko ez balira, eta aipatzekoa da azkenaldian pauso kualitatibo garrantzitsuak eman direla Azkueren inguruan egind iren doktore tesien bidez. Hori dela eta, Azkueri zuzendutako omenaldi hau, eta batik bat hitzaldiak, erakusketa eta Euskonews aldizkari elektronikoko ale berezia, elkarte zientifikoaren eta gizartearen artean komunikatzeko zubi emankor eta aproposa izango dugu. Beraz, gure ekarpen txiki honen bidez, XX. mendeko euskal kulturan, eta bereziki euskararen eta herri literaturaren arloan hain funtsezkoa izan den gizon honen inguruko ezagutzak hedatzen eta ulertarazten lagundu nahiko genuke. Amaitu baino lehen, eskerrak eman nahiko nizkieke Resurrección María de Azkueren Omenaldi hau prestatzen lagundu diguten guzti guztiei, beren denbora baliotsua eskaintzeagatik, eta baita Lekeitioko Udalari ere, gure herriko kultura herritarren artean bertan zabaltzeko hartu duen arduragatik. Iñaki Bazán, Eusko Ikaskuntzako Historia eta Geografia Saileko lehendakaria. AzkuerenOmenaldiaren koordinatzaile zientifikoa, bere heriotzaren 50. urteurrena dela eta Euskonews & Media 143.zbk (2001/11/9 16) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria