EI ren berriak Hezkuntzaren alorreko Ikastaria 12 aurkeztua Joan den maiatzaren 29an Eusko Ikaskuntzaren egoitzan "Kode Bereizketa eta Bateraketa eremu urriko hizkuntzarekiko elebitasun goiztiarrean" izenburupean Ikastaria 12. aurkeztu zuten. Liburuan, Donostian Euskal Herriko Unibertsitateko "Udako Ikastaroak" egitarauaren barruan jorratutako jardunaldien emaitzak biltzen dira. Ikerketen helburua elebidun izatera heltzen diren haurren garapena nolakoa den mugatzea izan da eta hizkuntzen arteko nahasketak egonez gero, nolakoak izan daitezkeen. Itziar Idiazabal Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza Saileko lehendakariak, Andoni Barreña eta Maria Jose Ezeizabarrena, argitalpenaren koordinatzaileek hartu zuten parte aurkezpeneko prentsaurrekoan. Euskonews & Media 126.zbk (2001 / 6 / 8 15) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.